Arabako ESI Nightingale Erronkara gehitu da erizain eta emagin gazteak lider gisa prestatzeko

Nightingale erronkak bilatzen du munduko osasun erakunde bakoitzak lidergoan eta garapenean prestakuntza eskaintzea horretarako hautatutako erizain eta emagin gazteei 2020an

Helburua da, gutxienez, 35 urte arteko 20.000 erizain eta emagin programa honen onuradunak izatea, eta gutxienez 1.000 erakundek parte hartzea.

Arabako ESIk eta bere Erizaintzako Zuzendaritzak bat egin dute erronka honekin erizaintzaren etorkizunari tankera ematen laguntzeko eta Nightingale Challenge  onartu dute hurrengo erizainen eta emaginen belaunaldian profesional, defendatzaile eta lider gisa inbertitzeko asmoz. 

Bere profesionalen lidergoa eta ikusgaitasuna sustatzeko 2018an hasitako helburuari jarraituz, gure erakudeko Erizaintzako Zuzendaritzak estrategia hau gehitzen du bere ekintzetara hura indartzeko.

Erronka hau “Nursing Now” mugimenduaren barruan sartzen da, nazioarteko kanpaina honetara atxiki zena Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila joan den maiatzean, helburu nagusi bi hauekin:

  • Gizarte mailan erizaintzari ikusgaitasun handiagoa ematea eta bere rola indartzea pazienteen aurrean zein herritarren aurrean, oro har.
  • Erizaintzako profesionalen lidergoa indartzea eta erabakiak hartzean parte hartzea.

Ildo honetan, Arabako ESIk urrats bat gehiago ematen du eta Nightingale erronkari baietz esatera animatzen da 35 urte edo gutxiagoko gutxienez 20 profesionalentzako lidergoan prestakuntza antolatuz. Prestakuntza hori, laster ESIn zabalduko dena, sendotuko da Erizaintzako Zuzendaritzan egonaldia egiteko aukera izanda berrikuntzan edo lidergoan proiektu bat garatzeko.