Arabako ESIko Pazienteen Segurtasunaren I. Jardunaldia

 Joan den irailaren 27an egin zen "Aurkako gertaera eta gorabeheren: ikasteko komunikatu eta komunikatzen ikasi" lelopean, Arabako ESIk antolatu duen Pazienteen Segurtasunaren I. Jardunaldia

Irailaren 17an Pazienteen Segurtasunari buruzko Mundu Eguna, MOEak sustatutako kanpaina Estatu guztiek pazientearen segurtasuna osasun lehentasun moduan aitor dezaten eta arreta sanitarioari lotutako kalteak murrizteko neurriak har daitezen.

Osasun sistema ezberdinetatik estrategiak ezartzen dira jardunbide ziurragoak txertatzeko eta arreta sanitarioarekin lotutako kalteak inork pairatu ez ditzan. Horretarako, erakundeen, profesionalen eta pazienteen esku-hartzea ezinbestekoa da.

Jardunaldi honetako helburu nagusia segurtasun kultura sustatzea da eta profesionalak kultura honetaz blaitzea, eta bide batez, erakundeetako Pazienteen Segurtasuna modan jartzea.

Arabako ESIko Gerente zuzendaria, Jesus Larrañaga,  arduratu zen ekitaldiari ongi etorria emateaz eta gure erakundeko 270 lagun inguru egon ziren bertan.

Hasierako hitzaldia Pilar Astierrek eman zuen, SECAko idazkaria (Arreta Asistentzialaren Espainiako Elkartea) eta SEMFYC Pazienteen Segurtasunaren koordinatzailea (Familia  Medikuntzako eta komunitarioko Espainiako Elkartea) eta Munduko WONCA (Familia Medikuen Munduko Erakundea) koordinatzailea. Honek Pazienteen Segurtasun kulturaren garrantzia eta garapenaren erabateko birpasa egin zuen,  eta azpimarratu pertsona guztiek dugun garrantzia arriskuak murrizteko garaian eta arreta segurua ematerakoan.

Hiru mahaitan antolatutako hainbat konferentzia bidez eta Arabako ESIko profesionalek moderatuta, lerro honetan egindako zerbitzu eta unitate desberdinetako diziplinarteko segurtasun talde lana agerian utzi nahi izan zen, segurtasuneko edozein gorabehera prebenitzera zuzendutako neurri proposamenekin.

Jardunaldiak Osasun Sailaren parte hartzea izan zuen, baita Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiarena, zeintzuek “Pazienteen Segurtasun gorabeheren kudeaketa Integrala” eta “Hirugarren  eta bigarren Biktimen  Arreta Protokoloa” aurkeztu zuten.

Ondorio aipagarriak

  • Talde lanarekin gogaberen ezagutza bidez ikasi eta hobekuntza ekintzak ezar daitezke. Zer gertatzen den jakin ezean, ezin zaio neurria jarri. Honi dagokio leloaren lehen zatia “ikasteko komunikatu”.
  • Kalterik gabeko goraberek aurkako gertaeren kausa berak dauzkate eta lehendabizikoen gain lan eginez, bigarrenak gertatzeko aukera murriz daiteke.
  • Pazienteen Segurtasunean lan egitea helburu du aurkako gorabehera horiek gertatzeko arriskua murriztea, hala nola, suertatuz gero kaltea ahalik eta txikiena izatea, eta gertaeren ondoren, profesionalek erremintak izan ditzatela eta beharrezko ibilbideak ahalik eta modu egokienean ibilbidea kudeatzeko. Honi dagokio leloaren bigarren zatia “ikasi komunikatzen”.
  • Aurkako gorabehera desmitifikatu kudeaketari dagokionez, jakinarazi eta laguntza eskatu pazienteen segurtasun erreferenteei eta zuzendari taldeari familia eta pazienteei eskaini beharreko komunikazioa bezain alderdi zailak kudeatzeko eta bertan inplikatutako langileei laguntza eskaini.

Jardunaldia amaitu zen profesionalek euren esperientzia pertsonalak eskainita, pazienteen, profesionalen eta erakundearen ikuspegira gerturatuta.

Jardunaldiko amaiera Enrique Gutierrezek  eta Nerea Gutierrezek egin zuten, Arabako ESIko Zuzendari medikoa eta Erizaintzako zuzendaria hurrenez hurren. Horiek jardunaldiaren kalitatea goraipatu zuten,  eta azpimarratu ibilbideen engranajea indartzearen inguruko kontzientzia hartzea ezinbesteko giltza dela aurkako gorabeheren eta gertaerak murrizteko.

Bukatzeko, Arabako ESIko Pazienteen Segurtasun erreferenteak, Inma Morazak, bere taldearen laguntza eta disponibilitatearen berri eman zuen, Pazientearen Segurtasunarekin erlazionatutako edozein gairen inguruan.