Arabako ESIako Erradiologia Baskular Interbentzionistak komunikazio onenaren sari bat jaso du

Saria Erradiologia Baskular eta Interbentzionistaren Espainiako Elkartearen (SERVEI) XVII. Biltzar Nazionalean eman zen, joan den urrian Zaragozako Auditorioan

Espainiako Erradiologia Baskular eta Interbentzionistaren Elkartea (SERVEI) irabazi asmorik gabeko elkarte mediko-zientifikoa da, 1987an sortua, eta bere helburua da Erradiologia Baskular eta Interbentzionistaren prestakuntza, garapena, ikerketa, ezagutza-trukea eta hedapena sustatzea.

SERVEIren Biltzarra Erradiologia Baskular eta Interbentzionistaren arloko ezagutzak eta berrikuntzak trukatzeko bi urtean behin egiten den foroa da.

Aurten, 33 komunikazio aurkeztu ziren guztira, eta horietatik 18 baino ez ziren hautatu jendaurrean jartzeko. Arabako ESIako Erradiologia Zerbitzuko Erradiologia Baskular Interbentzionistako Atalak aurkeztutako ahozko komunikazioa “Análisis de gestión de una unidad de radiología. Cuando los números sí importan”, kongresuko ahozko komunikazio onenaren hirugarren saria jaso zuen. Lehen aldia da kongresu honetan kudeaketari buruzko komunikazio bat onartzen dela.

“Análisis de gestión de una unidad de radiología. Cuando los números sí importan”

Komunikazio honek sekzioan erabilitako kudeaketa-parametroak aztertzen ditu, eta 2019. urtean prozedura endobaskularren Ospitaleko Talde Funtzional teoriko bat definitzen du.

Prozesukako analisian, Osakidetzaren tarifikazio-liburuan, Erlazio-balioaren Unitateen balioan eta sekzioaren jarduera erregistratuan bertan oinarrituta, balio ekonomiko batzuk lortzen ziren, eta balio horiek, gero, aurre egiten zioten Arabako ESIak erradiologia interbentzionistari esleitutako kontsumo ofizialari.

Ondorioa da Erradiologia Baskular Interbentzionistako prozedurak argi eta garbi errentagarriak direla edozein osasun-erakunderentzat, klinikoki eraginkorrak izateaz gain.