AUO Txagorritxun ingresaturiko neska-mutilentzat kotxe elektriko bat

Hainbat froga mediko egin aurreko minutuetan txikien estresa murriztu asmoz, Haur Minbiziaren Aurkako Liga Nazionalak (LINCECI) Araba ESIri kotxe elektriko bat eman dio doantzan

LINCECIk egitasmo solidario hau hasi zuen joan zen abenduaren 5ean Madrileko Hospital Universitario Ramón y Cajalen. Bere filosofia jarraituz, elkartearen Alegría Sareari batu zaio ekimen berri bat, “Valientes al Volante” kanpaina solidarioa, Ataacars eta Engie enpresek laguntzen dutena.

Helburua da ospitalizatuak dauden neska-mutilak eta euren tratamendua jaso behar dutenak kotxe elektrikoa gidatuz mugitzea da eta une zail hau, une goxo eta lasaiago batean bilakatzea baita gurasoentzat ere.

LINCECI irabaz asmorik gabeko elkartea da Estatu osoan eta Perun lan egiten duena. Haren funtsezko zutabeak dira haurtzaroa, pobrezia eta minbizia. Hiru premisa hauetatik abiatuta, egitasmo solidario ezberdinak sortuz joan da , eta horien guztien helburua txikienen bizitza kalitatea hobetzea da.