BPSO programaren Auditoretza Araba ESIn

Joan zen ostegunean, ekainaren 13an, BPSO programaren 2. auditoretza egin zen Araba ESIn eta behin behineko txostenak dio guztiz positiboa izan dela

BPSO egitasmoa, Bikaintasunarekin konprometitutako Zentroen Araba ESIko hautagaitza barruan, Zaintza Praktika Onen Inplementazio Programa da Joanna Briggs institutu espainiarraren kolaboratzaile zentroak eta Osasunaren ikerketa unitateak, Investén-isciiiik aitortua.

Egitasmo honekin, Araba ESIK ezartzeko eta ebaluatzeko konpromisoa hartzen du eta 3 urteko epean Erizaintzako Praktika Onen Gida mantentzearena, honako hauena:

  • Miraren maneiua eta balorazioa.
  • Zainetako sarbideen mantentzea konplikazioak ekiditearren.
  • Haur obesitatearen lehen mailako prebentzioa.

Auditoretza, Investeneko (Carlos III. Osasun Institutuko) Esther Gonzálezek zuzendu du eta horretarako kontraste bilera bat egin zen Erizaintzako Zuzendaritzako eta Gerentzia Zuzendaritzako ikuspegitik. Helburuak lortzeko baikortasuna baloratzeaz gain, ez soilik programaren inplementazioarena, baizik eta taldeen lan moduarena ere, halaber, konprometitutako zentro moduan Araba ESIren egiaztaztatze bidean lehendabiziko urte honetako hautagaitzaren garapena dela eta, alaitasun handia transmititu zen.

Auditoretzako muina proiektuaren lidertza duen Estíbaliz Cristóbalen azalpenek osatu zuten, ikerketaren gainbegiralea, zein Ana Ruiz De Austri, Pilar García de Vicuña, Ana Zañartu Fernández erizanek, Araba ESIn inplementatzen ari diren Sarbide Baskularrearen, Minaren abordatze, Haur Obesitatearen Prebentzioaren lider eta liderkideak.

Jarraian auditoriak hainbat sustatzaileen eskarmentu eta aurrerapenak entzun ahal izan zituen lehen eskutik, baita Araba ESIn inplementatzen ari diren bi unitate bertatik bertara bisitatu ere, Otorrinolaringologiako unitatea (ORL) eta AUO Txagorritxuko Kirurgia Orokorreko Unitatea.

Azkenik, Esther Gonzálezek auditoretza itxi zuen berari zegokion ondorioekin eta zuzendaritza taldea eta talde koordinatzailea zoriondu egindako aurrerapen handiengatik eta hobekuntza jarraibideak eskaini orain arteko norabide berean aurreratuaz jarraitzeko.