Euskararen Astearen IV. edizioa Arabako ESIn
Euskararen Astea dela eta, Arabako ESIk euskararen erabilera sustatzeko hainbat jarduera egin ditu eta profesionalek zein erabiltzaileek parte hartu dute.
Euskararen Astea dela eta, Arabako ESIk euskararen erabilera sustatzeko hainbat jarduera egin ditu eta profesionalek zein erabiltzaileek parte hartu dute.
Arabako ESIk "Bor-bor" film laburraren bigarren zatia sortu du. Bideo honekin gaur egungo egoera bat islatu nahi izan dugu, non hizkuntzekiko harremana unibertsala, naturala eta beharrezkoa den eta elebitasunaren elkarbizitza posible den.
Osakidetzako Euskararen erabilera normalizatzeko Plana eta Araba ESIko Kudeaketa Planari jarraituz, ESIren estrategietan erabilera bermatze aldera, Araba Erakunde Sanitario Integratuak laugarren Euskararen Astea ospatzen du. Horretarako, Euskararen erabilera bultzatzea helburu duelarik, hainbat jarduera antolatu ditu.