"Erizain Open Space"-ren II. edizioa Araba ESIn

Azaroaren 13 eta 20an burutu zen edizio honetako jardunaldia “Araba ESIko Erizaintza Zuzendaritzako profesionalen lidergoa" izenburua izan zuen eta eta bertan parte hartu zuten tarteko agintariek zein Ospitaleko eta Lehen Mailako Arretako proiektuetan lidergoa duten profesionalek

Aurretik bidalitako lidergori buruzko inkestaren emaitzak oinarri izan ziren topaketako eztabaida eta ika-mikarako; bertan gure erakundeko profesionalek bitartekari lanak egin zituzten horretarako antolatu ziren bost mahaietan. Azaroko 13ko lan jardunean bitarteko 27 agintari bildu ziren eta azaroaren 20an, erakundeko proiektuen 24 lider.

Hasiera batean, bertaratu bakoitzak lehentasuna eman zien, inkestan puntuazio txikiena jaso zuten 10 itemen artean. Lider eraldatzaile bihurtzeko landu beharreko 5 konpetentziei, eta duten eraginaren arabera eta egikaritza erraztasunari arabera antolatu  zituzten. Horrezaz gain, konpetentzia hauek euren jardunetan nola eragiten zuten aztertu zuten, zeintzuk egon zitezkeen euren esku lantzea eta hausnartu nola ikusten zuten erakundeak horien garapenean lagundu zezaketela. Azkenik, zerrendatu zituzten lider eraldatzaileen balizko errekonozimendu moduak

Bi lan jardunaldiak gidatu zituzten Daniel Gurbindok, Berrikuntza erreferentea, Erika Vitoria, Kalitate Unitateko teknikaria, David Miguelek, Ikerketa eta Irakaskuntzako erizain ondokoa, eta Estíbaliz Cristóbalek, Ikerketako gainbegiralea.

Nerea Gutiérrezek, Araba ESIko Erizaintzako Zuzendariak eman zion itxiera topaketari, Erizaintzako Zuzendaritzako langile eta lidergoari buruzko hitzaldi batekin.