ExpressYourClown, AUO Txagorritxuko Pediatrian irribarreak marrazten hiru urtez

Gaur, otsailaren 5ean, hiru urte bete dira ExpressYourClown Pailazoen Elkartea AUO Txagorritxuko Pediatrian lanean hasi zenetik ostegun arratsaldero umeak bisitatzen.

Pailazoen taldeak lotura estua du talde sanitarioarekin, eta haien presentzia eta profesionaltasunari esker, clown baliabide teraupeutikoa balitz bezala erabiltzen dutelarik ospitaleratutako umeen eta laguntzaileen egonaldia eramangarriagoa egiten dute; hori lortzeko, gela bakoitzeko aisialdirako uneak eskaintzen dizkiete umeei jolasen bidez.

Taldekide batek dioenez, ostegunero “pailazoaren baliabideak diren irudimena, musika, entzumena, sentsibilizazioa, inozentzia, eta trastekeria ekartzen dute gainean, hortik abaituta, gela piraten itsasontzi, modako pasabide, espazio-ontzi edo denbora-makina bat bihurtzeko lekurik izugarrienetara bidaiatzen dute. Une horretan sortzen da magia, irribarrearen magia, hain zuen ere, eta gela oso-osorik argiz beteta geratzen da”.