Integrazio sozio-sanitarioaren erronkak

IMG_0026Emilio Herrera Molina Sevillako mediku aditu bat da zainketa aringarrien programak eta osasun zerbitzu eta gizarte zerbitzuen planifikazioan. Arlo asistentzialak eta gizarte zerbitzuak batzen dituen osasunaren ikuspegia defendatzen du, komunitatearen inplikazioari lotuta.

Gai hauei buruz aritu zen pasa den urtarrilaren 27an Arabako ESIko Santiago eraikinean eman zuen hitzaldi bikain batean. Herrerak baditu zerbitzu sanitarioen kudeaketako master bat eta enpresen goi-zuzendaritzaren diplomatura bat. Extremadurako Gobernuan, Arreta Sozio-sanitarioa eta Osasuneko Zuzendaria izan zen. Gaur egun New Health Foundation erakundearen presidentea da.

Herrera doktoreak esan zuen gizarte sisteman direla arretaren “anaia nagusia eta txiroa”. Horrela argitu zuen: Espainian, miloi bat biztanleko ospitaleko hiru mila ohe daude eta bederatzi mila arretakoak, nahiz eta arlo honetako aurrekontua aurrekoarenaren heren bat izan. Era berean, datu sendo bat eman zuen: mundu mailan heriotzen %70 gaixotasun kronikoen ondorio dira.

Hala ere, osasun sistemaren krisia ez dela arazo ekonomiko bat zehaztu zuen. “Baditugu sistema publiko zatitu batzuk, eraginkortasun gutxikoak, pertsonaren arreta integrala ardatz dutenak, baina gizarte aldakor bati egokitzen ez direnak eta sendatzearen iraganari eusten diotenak”, mediku honek esan zuenaren arabera.

Helburua ez da ospitalearen arreta murriztea, “baizik eta, sistemari buelta bat ematea eta biak orekatzen dituen eredu bat topatzea”, azaldu zuen. Era berean, onartzen du ospitaleko zerbitzuak eta gizartekoak ez zituztela sortu elkar ulertzeko.

Hemendik aurrera garrantzitsuena da elkarlanean aritzea, diziplina askotariko ikuspuntutik gaiari helduz eta osasunari buruzko kontzeptua arreta sanitario baino askoz gehiago dela ulertuz. Osasunaren Mundu Erakundeak azaltzen duenez, osasuna ez da bakarrik gaixotasun eza, baizik eta erronka zabalagoei aurre egitera egokitzeko gaitasuna, “integrazioa baita ondorio bat, kausa bat baino”, adituak erantsi zuen. Bukatzeko, goraipatu zuen bizitzaren bukaerako faseko pertsonei laguntzen familiak duen paperaren garrantzia, eta, era berean, aipatu zuen hiri errukiorren sarea, hiri horiek gaixo kronikoei laguntzen antolatzeko kapaz direlako.