Itzulbide proiektuaren aurkezpena Araba ESIko profesionalei

Joan den asteartean, uztailak 9, AUO Santiagoko ekitaldi aretoan informazio saio bat eskaini zen Itzulbide testu klinikoen itzultzaile automatikoaren erremintaren ingurukoa

Itzulbide elkarlanerako egitasmo bat da testu klinikoen itzulpen automatikoetarako motor bat garatzeko Osakidetza eta Informatika Fakultatearen (UPV/EHU) artekoa, Erakunde Sanitario Integratu guztien laguntzarekin.

Azken urteetan Osakidetzan plantilla elebidunaren gorakada suertatu da, egun % 50 inguruan. Portzentaje hau % 80era igotzen da 47 urtez azpiko langileen artean, zeintzuek ahozko komunikazioan euskara erabiltzeaz gain, arlo kliniko idatzian euskararen presentzia handiagoa eskatzen duten, pazienteak hizkuntza batean artatzeaz gainera gehitu behar zaiolako beste hizkuntza batean idaztea.

Joera hau gainera, azkartu egingo da modu ezponientzialean datozen urteetan. Horrezaz gain, euskararen hautua egin duten pazienteen erregistroa 2019ko maiatzean 270.000koa izatera iritsi da.

Egitasmoa

Egitasmoa, hiru fasetan datzana, joan den ekainean hasi zen eta helburua 2020 bukaerarako itzulpen automatikoaren motor pilotua izatea da.

Lehen fasean, sei hilabeteko iraupena izango duena, pertsona boluntarioen bilaketa egitea eskatuko da, mediku, erizain eta egoiliarren artean, espezialitate ezberdinen hizkuntza klinikoaren erabilpenean talde homogeneoak sortuz, testu klinikoaren korpus paralelo elebiduna lortzeko, 220.000 hitzetan baietsia. Profesional bakoitzeko baietsitako testu bolumena 8.000 hitzetakoa da gutxigora behera (A4 testuko 10 orrialde inguru).

Ondoren, bigarren fase batean, egiaztatzea egingo da eta itzulpen pilotuaren motorraren zuzenketa eta froga, beste sei hilabetez.

Azken fasea, 2021 zehar egingo da eta Osakidetza sistemen erreminten inplantazioa egitera joko da.

Langile elebidunen laguntza beharrezkoa da

Sare neuronaletan oinarritutako itzulpen sistemek testu natural oso zabaleko korpusa behar dute izan hizkuntza batetik besterako itzulpen automatikoa egiteko. Horrexegatik, nahitaezkoa da langile elebidunen elkarlanaz baliatzea, denbora tarte batean testu naturalen korpus elebiduna bilduko dutenak, behar beharrezkoa dena itzulpen sistema entrenatzeko.

Zeregin hori errazteko profesional boluntarioen eskura jarriko da UPV/EHUko web aplikazio bat, txertatutako hiztegi eta zuzentzaile batekin, itzulitako testuak igortzea eta zeregina ahalbideratuko dituena.

Guztira 27 profesionalek eman dute izena Itzulbide erremintaren garapenean parte hartzeko bai Araba ESIko Arreta Familiarrekoak eta Komunitariokoak baita  Ospitalariokoak ere. Horien artean daude erizain eta erizain laguntzaileak, mediku eta egoiliarrak.

 Koordinatzaileak eta erreferenteak

Egitasmoaren koordinatzaileak dira Xabier Arauzo, Euskara zerbitzuko burua, Jon Letona, Informazio Sistemen eta kalitatezko zuzendaritzaordetzaren zerbitzuburua, eta Aitziber Etxagibel Arreta Familiar eta Komunitarioko medikua Informazio Sistemen eta Kalitate Zuzendaritzaordetzakoa; horiek guztiak Osakidetzako Zuzendaritza Orokorreko langileak.

Araba ESIko erreferentea Enrique Gutiérrez, Zuzendari Medikua izango da; hau elkarlanean ibiliko da Irakaskuntza Batzordearekin eta Euskara Zerbitzuarekin egitasmoa arrakastaz jariatzeko.

Itzulbiden parte hartzea

Araba ESIko zuzendaritzak langile elebidun guztiak animatzen ditu egitasmo berri honetan parte hartzera euskararen osasun terminologia osatzeko eta horrela itzulbideren garapenera eta proiektua abiaraztera bideratu.

Itzulbiden parte hartzeko sakatu hemen


Itzulbideren aurkezpena ikusi