"Montehermoso markesa andrea"

María Pilar Acedo Sarria, alaba bakarra, 1784. urtean Tolosako Atodo jauregian familia handi batean jaio zen

Titulu batzuk jaso zituen: bere aitarengandik, José de Acedo y Atodo, lurduna, Echauzeko III. Kondesa eta bere amarengandik Vadoko IV. kondesa eta, azkenik, Montehermosoko VI.arekin  ezkondu zenez Montehermosoko Marquesa tituluduna ere izan zen. Emakume galanta eta xarmangarriaz gain kultura arloan emakume jantzia zen: bost hizkuntz idazteko eta hitz egiteko gai, hau da, italiera, latina, frantsesa, gaztelania eta bere ohiko hizkuntza, euskera; musika-tresna, poesia eta pintura ere landu zituen.

Pilarrek 2 urte zituela bere familiak Gasteiza bizitzera etortzea erabaki zuen. Hamasei urte baino ez zituela, 1800. urtean, Gasteizko San Bizente elizan bertan 33 urte adineko Ortuño de Aguirre Montehermosoko markesarekin ezkondu zuten. Gizon diruduna, politikaria (Gasteizko alkatea eta Arabako ahaldun nagusia) eta kulturaz ere ondo jantzia zen, besteak beste, Eukalherriaren Adiskideen Elkarteko kidea edo Entziklopediaren harpidea. Dudarik gabe, garai hartako izandako Gasteizko pertsonarik ilustratuenetariko. 1801. urtean ezkontza honetatik  alaba bakarra jaio zen, María Nieves Amalia izenekoa.

Espainiako Independentzia gerran “frantzestuak” izenarekin ezagunak ziren Espainiako ilustratuek Bonaparteren administrazioari lagundu zioten, haien artean, Ortuño eta Pilar. Frantziako ideia berrien aldekoak ziren, hau da, herritaren askatasunak, botere banaketa, berdintasuna… Halaber, Montehermosoko markesek Baionako abdikazioan parte hartu zuten Espainiako Fernando VII. erregearen ordez Frantziako José I Bonaparte, Pepe botella, erregea izan zedin.

1808. urtean Madrilerako bidean, Espainiako errege berria Gasteizen egin zuen geldialdia atsedena hartzeko eta, bide batez, gasteiztarrak ezagutzeko afari bat antolatu zuen. Festa honetatik, errege berria eta Pilar elkar ezagutu zuten. Egun batzuk beranduago, Montehermosoko markesa jaunari, gaur egun, Oihaneder jauregia, erosi egin zion 300.000 liberaren truke egoitza berri bihurtzeko.

Ezin dugu jakin egia, baina, antza denez, 24 urteko markesa andrearen edertasunak ikusmena ilundu ziola, horregatik, Frantziako Konde batek Jose I.ri erosketaz esan omen ziola “jauregi horrek ez zuela hainbeste balio ezta marquesa barruan dela ere”. Topaketa horretatik, erlazio estua jaio zen José Bonaparte eta Pilar artean. Beraz, Pilar bere familiarengandik eta alabarengandik urrundu zen sasi-erreginaren eta maitalearen papera bete ondorioz.

1811. urtean dena nahastuko da. Montehermosoko markesa, Ortuño Aguirre, Parisen ezusteko sukar handiak jota hil baitzuen. Hori dela eta, Markesaren familiak erabaki zuen Amaliaren hezkuntzaz arduratzea eta Pilarri, Jose I.ren maitalea izateagatik, Montehermosoko ondasun handia kendu Amalia alabari emateko.

1812. urtean, Pilarrek Espainiako egoera larrian aurreikusten eta hildako senarraren jabetzak galduta, bere aitaren titulua Etxauzeko kondesa berreskuratu eta propietateak salmentan jarri behar izan zituen Espainiatik at bizitzeko. Horren guztiaren ateratako etekinaz jauregi bat erosi ahal izan zuen Biarnoko Carresse izeneko herrian. Baina Pilar, berriz, Jose I.rengandik gertu izan nahian Espainiara itzuli zen Gorteko Valladolideraino.

Denbora pasa ahala, Ingalaterrako armada Frantziako ejerzitoaren atzetik zirikatzen zebilela eta, Jose I.ak guda galduta zegoela ulertu zuen eta Espainian ebatsitako artelan guztiak baimendu behar eta Frantziarako noranzkoari jarraitu Gasteizeraino heldu arte. 1813ko ekainaren 21ean, Gasteizen eta inguroko zenbait herritan, Wellington jeneralaren eta Alava jeneralaren aginpean Espainiatik behin betiko Franziako tropak kanporatu zituzten. Jose I.a Baionara heldu bezain pronto bere jendeari agur ofiziala egin zion eta Parisera zuzenean joan zen.

Hiru urte pasa ondoren, 1816. urtean, markesak  Guardia Inperialeko kapitaina, Joseph Carabene, ezagutu zuen eta bi-biak, segurtazunez, Pariseko herrixka batera bizitzera alde egin zuten. Bi urte geroago, bikoteak erabaki zuen markesak erositako Biarnoko Carresse herriko jauregira bizitzera joatea eta jarraian ezkontzea.

Gizartearen goi-mailako pertsona asko Carresseko jauregira hurbildu ohi ziren, besteak beste, Godoy, Víctor Hugo edo Francisco de Goya. Margolariak, hain zuzen ere, Amalia Pilarren alaba margotu zuen koadro batean. Egun, koadroa partikular baten eskutan dago.

Pilar Acedok eta bere senarrak herriaren aldeko gizarte-ekintza lanak egin zituen, esaterako, doako botika, eskola, hilerria edo herrirako errepidea. Carresseko biztanleak harro zeuden markesak berak egindako lan guztiaz.

1817. urtean Echauzeko kondesak Gasteizen bere alaba bakarraren ezkontzea ontzat eman zuen alabarekiko eskubideak galduta bazeuzkan ere. Nolanahi ere, haien arteko oso erlazioa ona izan zuten eta, noizean behin, alabak bere amarekin egoteko Carresseko jauregia bisitatzen zuen.

Aipagarria da, Pilarrek, bere jatorrizko hizkuntza zaintzen, Amaliari beti euskeraz hitz egiten zion. Halaber, Pilarren bilobak ere, Guendulaingo kondea, euskera ikerketak egin zituen Euskera elkartean, Euskaltzaindiaren hastapenak izango zena.

Pilar Acedo y Sarria 1869an hil zen Carressen bertan eta beti Gasteizera gogoan etortzeko asmoz, vaina, ezin zuen gainditu hainbeste ezinen aurka.

Azkenik, artikulu honek aldarrikatu nahi izan ditu, alde batetik, historian zehar baztertutako emakumeen lan bikaina argitaratzea eta, beste aldetik,  XIX. mendeko emakume euskaltzale dotore baten bizitza ezagutaraztea, Pilar Acedo y Sarria, Montehermoso markesa Andrea, non eta Gasteizen.

 

Egilea: Fernando Grande Gil

Araba ESIko langilea