Olentzerok AUO Txagorritxu bisitatu du

Arabako Unibertsitate Ospitaleko Pediatrian ospitaleratutako umeek Olentzero eta galtzagorrien bisita jaso dute Gabon gauean.

Lau galtzagorri AUO Txagorritxuko fatxadatik jaitsi dira, leihoetatik logelara sartzeko, eta ondoren umeei opariak emateko.

Geroxeago, Olentzero ere Pediatria zerbitzura hurbildu da, han ospitaleratuta daudenei bisita egin eta Gabonetako opariak ekartzeko.

Beraz, jaian, tradizioan eta alaitasunean murgildutako arratsaldea izan da.