Ospitaleratutako Haurraren Eguna ospatu du Araba ESIk

Gaur,  maiatzak 13, Araba ESIk  Ospitaleratutako Haurraren  Eguna ospatu du AUO Txagorritxun, ospitalean dauden ume guztientzako  musuen jaurtiketa sinboliko bat eginez.

IMG_0352B

Haurraren ospitaleko arretarekin erlazionatutako elkarte nagusiek bat  egin dute kanpaina honekin, omenaldi bat egiteko ospitaleratutako haurrei, euren familiei,   ongizate eta arreta hobe bat  izan dezaten lan egiten duten osasun arloko langileei, irakasleei eta boluntarioei.

Erakunde horiek maiatzaren 13a aukeratu zuten  Ospitaleratutako  Haurraren Eguna ospatzea, 1986ko data horretan Europako Parlamentuak igorri baitzuen Ospitaleratutako Haurraren Eskubideen  Gutuna.

dc3ada-nacional-del-nic3b1o-hospitalizado