V. Txirrindularitza martxa. “Tabakoa eta ingurumena”

Kerik Gabeko XIX. Astearen barruan, tabakismoa prebenitzeko sentsibilizazio jarduera desberdinak eskeiniko ditu Araba ESIk maiatzaren 25etik 31ra. 

Bizimodu osasungarriak bultzatzeko helburuaz, hainbat ekintza burutuko dira toki desberdinetan. Programatutako ekintzak maiatzaren 31n amaituko dira, Tabakorik gabeko Nazioarteko Egunean alegia. Egun horretan bertan, Salburua Osasun Zentroko profesionalek antolatutako V. Txirrindularitza martxa izango da. Parte-hartzaileek 8 km-ko ibilbidea egingo dute Salburuan zehar.