XIX. ‘Kerik gabeko astea’ Araba ESIn

Tabakorik Gabeko Munduko Egunaren ospakizunarekin bat eginez, maiatzaren 31n Araba ESIk ‘Kerik gabeko astea’ ospatu du, tabakoaren ondorio sanitarioei buruz sentsibilizatzeko eta prebentziora zuzendutako jarduera programa zabal batekin.

Araba ESIk, maiatzaren 25etik 31ra arte, hainbat jarduera egin ditu “Kerik gabeko astea” ospatzeko; “Tabako eta Ingurugiro” lelopean, gure erakundeko hainbat zerbitzu eta zentroetako profesionalen inplikazioarekin kontatu du.

Hainbat eta hainbat jardueratan parte hartu dute Lehen Mailako Arretako profesionalek zein ospitaletakoek, adibidez, informazio mahietan, hitzaldietan, marrazki lehiaketetan, kartel erakusketetan, koxiometria eta espirometria laburrak eginez, tailerrak, bideo ikustaldietan… Hori guztia tabakoaren keagatik kutsaturik dagoen airean ez ipintzeak osasunerako duen garrantziari buruz herritarrak sentsibilizatzeko.

Araba ESIko kerik gabeko astea amaitu da Salburua Osasun Zentroko profesionalek antolatu zuten “V. Bizikleta martxarekin”; Parte hartzaileek auzoan 8km-ko ibilbide zirkularra egin dute.

Programa “Kerik Gabeko Gazteak” 2017-2018

Gaur ere Tabakorik Gabeko Mundu Egunarekin bat eginez, hiru lurraldeetan “Kerik Gabeko Gazteak” lehiaketaren sari banaketa egin da gela irabazleen artean. Sari hauek errekonozimendu moduan aitortzen dira euskal eskoletan garatzen den tabakismoaren prebentzio programa honetan, parte hartzeagatik; ikasturte honetan DBHko 1. eta 2. mailako 7.282 ikaslek parte hartu dute guztira.

Araban 1.946 ikaslek, Bizkaian 2.787 eta Gipuzkoan 2.549 ikaslek Euskal Autonomia Erkidegoko 79 ikastetxe (Araban 21, Bizkaian 31n eta Gipuzkoan 27).

Osasun Sailerako nerabeak eta gazteak lehentasunezko multzoak dira ohitura osasungarriak sustatzeko eta prebentziorako esku-hartzean garapen hoberena eta osasungarriena ziurtatu asmoz. Zentzu honetan, kerik gabeko gazteak moduko ekimenek, gazteek erabaki osasungarriak eta ziurrak har ditzatela egiten dute bere bizitzako hain garai garrantzitsuan.

KERIK GABEKO GAZTEAK-KGG berritutako eta eguneratutako programa da Kerik gabeko eskolak ordeztu dituena, eta ikasturte honetan abian jarri dena. Osasun Sailak eta Osakidetzak garatu du Hezkuntza Sailarekin koordinaturik, guztia gazteen eta nerabeen esku-hartzeen baitan kokatzen da tabakoaren kontsumotik eratorritako osasun arriskuen inguruan sentsibilizatzeko.

Kerik Gabeko Gazteak-KGGren helburua da tabakoaren hasiera adinaren atzerapena, uztea sustatzea, tabakismoaren desnormalizazioa eta tabakorik gabeko bizitzari buruzko sormen jarduera sustatzea. Horretarako, ikasturte osoan zehar, ikastetxeetako ikasleak ekimenak garatu eta baliabideak landu dituzte, tabakoaren konposizio moduko alderdiak jasotzen dituena generoaren perspektibatik, tabako industriaren estrategiak eta/edo ez erretzearen abantailaren ezagutzaren ingurukoa.

Bukatzean, lehiaketa bat egiten da eta urte honetan irudi bat sortzean zetzan edo gaiarekin argazki bat: Tabakoa eta ingurumena.

Saria Araban egokitu da Vitoria-Gasteizko Nieves Cano Egibide zentroko 2. DBHko gelan. Juan Carlos Fernandez Crespok, Arabako Adikzio eta Osasun Publikoko zuzendariordeak banatu du saria, Vitoria-Gasteizko Artium Museoan.

Bestalde, Araba ESIko Zuzendari gerenteak, Jesus Larrañagak eskola materialetarako, 75€ko saria eman dio Arabako finalistetako bati, Lapuebla de Labarca-ko Assa Ikastola – Bastidako gelategiari, haren egilea Mireia Herrero izan da.