Araba ESIn ijito komunitatearen osasun zainketarako tailerrak

Paziente Bizia autozainketan hezteko programaren baitan, iaz gure ESIn bi tailer eskaini ziren “Osasun-zaintza aktiboa ijitoen herrian”. Lehendabiziko formazio jarduera maiatzean egin zen, eta bigarrena, berriz, urria eta azaroa bitartean, Gao Lacho Drom Arabako Ijitoen Elkarteak Gasteizko Sansomendi auzoan dituen eraikinetan.

Paziente Bizia programa, Euskadi osora zabaltzen dena, Osakidetzako Osasun Eskolaren baitan garatzen da, eta hainbat ekimen biltzen ditu, herriaren boteretzea lortzera bideratuak, bai herritar guztiei, bai gaixotasun kroniko bat dutenei zein euren zaintzaileei.

Ijito komunitatearen bataz besteko biziraupena gainontzeko herritarrena baino txikiagoa da. Horrexegatik, eta gizarte desberdintasunak txikitze aldera, Paziente Bizia programaren baitan berdinen arteko hezkuntza tailerra sustatu zen; bertan ijito etniako begiraleek euren komunitate bereko beste kide batzuei bizi ohitura osasuntsuak irakasten dizkiete, eta gainera eragiten dieten gaixotasun kronikoei aurrea hartzeko hainbat erreminten maneiu proaktiboa eskaintzen diete.

Gasteizko ijito etniako herritarrek, Gao Lacho Drom elkarte bidez ordezkaturik, aukera berritzaile honekin bat egitea erabaki zuten. Guztira “Osasunaren zaintza aktiboa ijitoen herrian” tailerrean 27 pertsonek parte hartu dute, guztiak emakumezkoak. Izaskun Antúnez, Zabalganako erizaina, da talde hauen garapena lagundu duena.

Izaskunen hitzetan: “nire esker onik sakonenak ijito begirale berriei, Toñi eta Encarnari, euren bizitzan eskuzabaltasun osoz sartzen utzi nautenak, beraiek erakutsi dizkidate niretzat guztiz ezezagunak ziren herri baten sustraiak. Berriro ere paziente aktiboaren programak eskaintzen dit nik eskaintzen diodana baino gehiago, neure ezagutza, eta itzultzen dit dohainik egindako elkarlanaren ordain bikoiztua”.