Araba ESIk Euskal Biobankoa aurkeztu du bere profesionalei

Martxoaren 29an Euskal Biobankoaren aurkezpena egin zen. Saio informatibo horren hizlaria Roberto Bilbao, Euskal Biobankoko Zuzendari Zientifikoa izan zen eta AUO Santiagoko aretoan ikerkuntza biomedikoarekin lotutako pertsonal sanitario eta ikertzailea bildu zen

Euskal Biobankoa ospitale eremuko plataforma bat da. Ikerkuntza oinarrizko-klinikoa sustatzeko bideratuta dago eta bere zeregina prebentzio, diagnosi eta diana terapeutikoen aurkikuntzen tresnen belaunaldia erraztea da.

Euskal Biobankoko titularra Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Eusko Fundazioa da. Honek sare estruktura du eta bertan Osakidetzako Osasun Zentroek, Osasun Sailak eta Onkologikoak parte hartzen dute. Biobankoko sare antolakuntza honek, prozesua homogeneizatzeaz gain, Euskadiko sistema sanitarioko ospitale garrantzitsuenetan pazienteen trazabilitatea eta jarraipena errazten ditu.

Baimen informatua izanda, pazienteen laginak eta bizitzan zehar pairatu dezaketen gaixotasunen informazioa hartzera aukera ematen du, luzetarako ikerketak egiteko eta bizitza ohiturak eta ingurugiroaren eraginez hainbat patologietako korrelazioa egiteko, pazientea ospitale desberdinetara edo ospitale bereko hainbat zerbitzutara badoa ere.

Osakidetzak, Osasun Sailak eta Onkologikoak BIOEFekin elkarlan akordio bana sinatu zuten, eta hauen bidez euskal Biobankoren esku uzten dituzte, egungo arautegiaren arabera, ikerketak egiteko helburuarekin sortzen diren lagin guztien kudeaketa eta lagapen funtzioak. Horrez gain, euskal Biobankoa Neumonologia eta Toraxeko kirurgiako Espainiako Elkarteko (SEPAR), Espainiako Loaren Elkarteko (SES) laginen kudeatzailea da, eta Espainiako EPIC taldeko (Dieta eta minbiziko ikerketa prospektiboa) ADNren zentro erauzlea, bertan bost Komunitate autonomok parte hartzen dute EPIC proiektu europarraren baitan.

Biobankoak populazioaren laginak, kontrol-kasuak eta kohorteak leku hauetatik jasotzen ditu:

  • Odol periferikoa: ADN, ARN, plasma, seruma, zelulak eta hainbat fluido, hala nola, likido zefalorrakideoa, txistua edo malkoa.
  • Tumore-ehunak: sanoak eta neoplasikoak.
  • Autopsietatik hartutako beste ehunak.
    • Neurologikoak: material neurologikoa (Ehun Neurologiko Bankua).
    • Beste ehun batzuk.

Halaber, Euskal Biobankoak, aniztasun handiko patologietako laginak hartzen ditu, gaixotasun kardiobaskularrak, diabetesa, aldaketa metabolikoak, arnas gaixotasunak, minbizia, gaixotasun neuromuskularrak, buruko gaixotasunak eta gaixotasun arraroak, besteak beste.

Euskal Biobankuak Euskadin ikerketa sustatzeko markatutako helburuak hauek dira:

  • Pertsona osasuntsu eta luzetarako tratamenduarekin artatutako pazienteen lagin bilduma izatea.
  • Kalitatezko ikerketa aurrera eramateko ahalbideratzen duen laginen elkarketa bermatzea diagnosi zehatz eta bereizlearekin.
  • Ospitaleetako zerbitzuei laguntza metodologikoa, legezkoa edo teknologikoa eskaintzea ikerketa proiektuak gara ditzaten.
  • Bioteknologiko, ospitaleko, unibertsitateko eta enpresetako eremuetan ikerketa sustatzea, elkarlanerako foroak sortzen.
  • Baliabideei etekina ateratzea, azpiegiturak partekatzen.
  • Egungo arautegia betetzen dela bermatzea laginen ontzialdatzean.
  • Laginen kalitatea ziurtatzea, kopurua eta ohiko patologien ordezkaritasuna.
  • Ezagutzaren translazioa erraztea.

Biobankoak komunitate zientifikoari tresnak eta ezagutza eskaintzen dizkie ikerketetarako laginak ematen, eta horregatik da:

  • Normalizatu eta kalitatezko prozeduren bermea prozesu guztian zehar, laginak lortzen direnetik lagapena egin arte.
  • Legezko eta estandar etikoen betetzearen bermea.
  • Aholkularitza laginen ustiatze zientifikoa hoberena izan dadin.
  • Komunitate zientifiko osoko lagin eta datuetara sarbide ireki, transparente eta konpetitiboa, beti ere kalitate eta zerbitzuko irizpideen arabera.

Euskal Biobankoak, lagin biologiko eta kalitate handiarekin lotutako datu klinikoen ikerketa proiektuetan laguntzen du, eta horretaz gain, berezko ikerketa garatzen ari da zerbitzua hobetzeko asmoz.