Araba ESIK urtebete egin du BPSOn

Pertsona Sustatzaileei II. Egiaztatze eta Aitortza Jardunaldia maiatzaren 15ean izango da Osakidetzako Zuzendaritza Orokorreko areto nagusian

Araba ESIk urtebete darama Zainketetan Praktika Onak Ezartzen Programan murgilduta. Zainketetan Praktika Onekin Konprometitutako Zentroen bidez burutzen da (CCEC®), ingelesez BPSO® (Best Practice Spotlight Organizations®).

Ebidentzian Oinarritutako Praktikarekin lotutako hurrengo hiru erakundeen adostasunaren ondorioz sortu zen programa hau: Osasuneko Zaintzetan Ikerketa Unitatea (Investén-isciii),  Zainketetan Praktika Onekin Konprometitutako Zentro Espainiarra (CECBE) eta Ontarioko Erizainen Elkartea (RNAO).

Programa honetan datza: zainketetan praktika onak bultzatu, erraztu, eta ezarpena, ebaluazioa eta mantentzea sustatu, erizaintza praktikak dauden edozein ingurutan. Eta oinarria hau da: ebidentzian oinarritutako gomendioak ezartzeko, egunerokotasunean aldaketa eragin behar da, horrela gauzatuko baita ebidentziak eguneroko praktika klinikora eramatearena.

Programaren lehenengo aro honetan Araba ESI lanean ari da Zainketetan Praktika Onen hiru Gidekin (GBP): Minaren balorazioa eta maneiua, Arazoak aurreikusteko sarbide baskularrak mantentzea eta Umeen obesitatearen prebentzioan; RNAOk egin ditu gida hauek.

Programa hau garatzeko bertan diharduten profesionalak dira funtsezkoak. Profesional hauei “aldaketa bultzatzen dituzten pertsonak” deritzaie. Lehen urte honetan 240 profesionalek hartu dute parte, gehienak Erizaintzakoak eta Erizaintza Laguntzaileko Zainketa Teknikoak (TCAE). Gaur egun, dagoeneko 20 ezartze talde daude aldaketa bideratzen,  ospitalizazio 12 unitate eta Lehen Arretako 5 unitate, hain zuzen ere.

Programak hilabetero emaitzen ebaluazio zehatza darama. Bertan gomendioak ezartzen denbora gehien daramatzan unitateak zainketetan,  minaren balorazioarekin eta sarbide benosoen mantenua hobekuntzak ikusten ari dira, eta baita zainketa horien erregistroetan hobekuntza nabaria ere. Bestalde, Lehen Arretan, oinarrizko pausoak ematen hasi dira umeen obesitatea aurreikusteko, batez ere amagandiko edoskitzea bultzatuz, horretarako hainbat material eta estrategia diseinatuz.

Honetaz gain, bateratze ondorioak lortzen ari dira, aldakortasunean jaitsiera, zainketen lidergoa, “beti egin izan da horrela” zalantzan jartzea, eta erizaintzako taldeetako lanaren antolakuntzako kulturan aldaketa.

Hau guztia pertsonei esker da, pazienteekin zuzenean lan egiten duten profesionalei esker, horregatik Pertsona Sustatzaileei  II Egiaztatze eta Aitortza Jardunaldia antolatu da. Maiatzaren 15ean izango da Osakidetzako Zuzendaritza Orokorreko areto nagusian.

BPSO Jardunaldiaren Egitaraua