Araba ESIko Errehabilitazio Zerbitzuko instalazio berriak martxan jarri dira Lakuabizkarra Osasun Zentroan

AUO Txagorritxu eta AUO Santiago Errehabilitazioko eremuak zabaldu eta gero, hirugarren eremu bat martxan jarri da Lakuabizkarra Osasun Zentroan, igerileku terapeutikoa eta gimnasio dituelarik.

Atzo, apirilaren 26ko asteazkena, Errehabilitazio eremu berria martxan jarri zen Iñigo Urkullu lehendakariak pasa den martxoan iragarri zuen bezala. 150.000€ inguruko inbertsioa izan du azpiegiturak Errehabilitazio Zerbitzuaren berregituraketan inbertitu diren 1,6 milioi euro barne.

Lakuabizkarrako Errehabilitazio eremuko instalazio berriek 200 metro karratu inguru ditu, erdiko sotoko solairuan kokatuta daude; kontsulta mediko bat eta igerileku terapeutiko eta gimnasioko tratamendu eremua dituzte. Gimnasioak 70 metro karratu inguru ditu eta bertan bereizmen arineko patologia anbulatorioa tratatuko dute.

Tratamendu eremuan nabarmentzekoa da lurgaineko igerilekua, atseginagoa eta erosoagoa, oinez eta garabiz irisgarria. Bertan, 60 eta 70 paziente artean jasoko dute egunean tratamendua. Igerilekuak diseinu berritzailea du, eta igerilekuaren alboko kristal gardenari esker fisioterapeutek ikusi ahal dituzte pazienteek ur barruan egiten dituzten ariketak.

Hidroterapia errehabilitazioan ura ariketarekin batera erabiltzen duen prozesu terapeutikoa da; izan ere, gorputz osoaren edo zatien inmertsioa bideratzen ditu hainbat tenperaturatan.

Araba ESIko igerileku berria 35-38º arteko ur berokoa da, horren bidez, erlajazio efektua eragiten du, mina gutxituz eta uretan mugimendua erraztuz. Horrez gain, erresistentzia eta ahalmena hobetzeko ariketak ere egin ahal dira.

Ur beroko igerilekuaren hidrocinesiterapia hezur eta artikulazio prozesuetan (belauna, aldaka, sorbalda) erabiltzen da jatorri degenaratiboa, traumatikoa edo erreumatikoa direlarik; era berean, errakialgietan bizkar-hezurreko kirurgia izan ondoren eta poliartralgietan ere baliatzen da. Kasu batzuetan tratamendua bakarrekoa da eta beste batzuetan, berriz, besteen osagarria da.

Lakuabizkarrako Errehabilitazio eremu berria martxan jartzeak aurrerapauso berri bat dakar Osakidetzak eta Osasun Departamenduak eratu duten estrategian euskal sistema publikoaren kalitatea areagotu eta arabar pazienteen zerbitzua hobetze aldera.