Kategoria: Portadan

Araba ESIk integrazio bidean lehen pausuak eman ditu, ospitaleko alta jaso ostean, lehen arretan ama eta haurraren errebisioaren ordua emateko erraztu aldera

Araba Erakunde Sanitario Integratuak (Araba ESI) martxan jarri du sistema bat ama eta jaioberria ospitaletik atera daitezen esleitutako pediatrarekin eta biontzat lehen azterketaren orduarekin; hau da, ordua emango diete dagokien pediatriako erizainarekin eta emaginarekin.

Jose Manuel Agud, erretiro lasai bat

Barne-medikuntzako nagusiak, Jose Manuek Agudek, 2016 urteari hasiera eman dio merezitako erretiro batekin besopean. Beti irribarretsu dagoen donostiar zuhur honek agur esaten dio Txagorritxuri, bertan 37 urtez osasun arloan lanak eman ostean.

Ordezkaritza kanariar batek bisitatu du Araba Laborategi Zentrala

Las Palmaseko Doctor Negrin Ospitaleko ordezkaritza kanariar batek bisitatu du Araba Laborategi Zentralaren egoitza, honen funtzionamendua eta kudeaketa-sistema ezagutzeko. Laborategiko arduradunak, Carmen Zugazak, bisitariei azaldu zien orain dela bost urte onartutako Laborategien Plan Zuzentzailea, eraginkortasun bat bilatzen duena Euskadiko laborategi guztiak sarean funtzionatzearen bidez.

Sebastian Gimeno, arraza handiko ginekologo bat

1997an lehen guardia egin zuen eta azkena pasa den abenduan. Data batetik bestera intentsitate handiko 40 urte pasa dira, baina baieztatzen du “berarentzat lana ez dela lana izan”. Gainera, irribarretsu esaten du profesional honek, 1975eko maiatzean Arana egoitzara heldu zena De Pablo doktoreak lagunduta, eta hemen herritartu zena.

Araba ESIko zuzendaritza taldearen aurkezpena

Araba ESIko zuzendaritza taldea osatzen duten sei kideek euren buruaren aurkezpena egin zuten urtarrilaren 22an, plantillaren 150 pertsona aurrean. Haietariko bakoitzak labur azaldu zituen arlo bakoitzari dagozkion ildo estrategikoak. Zuzendari kudeatzaileak, Jesus Larrañagak, egin zuen aurkezpena eta baita ESIren funtzioak definitu ere. Era berean, berak egindako nor garen eta hemendik...

AUOko profesionalek “Inpronta gaixotasunen praktika onen gidak” argitaratu dituzte

Guiomar Pérez de Nanclaresek, Arabako Unibertsitate Ospitaleko (AUO) Giza Genetika arloko arduradunak, ‘Inpronta gaixotasunen praktika onen gidak’ liburua argitaratu berri du. Inpronta gaixotasunak oso gaixotasun arraroen multzoan sailka daitezke, prebalentziaz gain (gehienetan, 5000 biztanleko kasu 1 baino gutxiago dago), baita oinarri genetikoagatik ere. Inpronta genomikoa gene konkretu batzuen adierazpena moldatzen...

Osaraba berri bat, Osaraba bera

Etorkizunerako aldaketak. Plataforman egindako aldaketa guztiek ziurtatzen digute Osaraba bihurtzen dela argitaratzeko plataforma berri bat, gaur egungo beharretarako prest dagoena. Orain, Osarabaren ardatza berria da, eta ez buletin bat. Beraz, aldaketa bat, non ez den ezer aldatzen, dena aldatu ahal izateko.