Kategoria: Portadan

Sexukablog: Jarduera sexualerako aztura osasuntsuak sustatu

Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko errektoreordetzak, Osakidetzaren Araba eskualdeko prestakuntza saila eta Arabako Unibertsitate-Ospitalea (AUO) lagun dituela, Sexukablog irakaskuntza programa elkarreragilea antolatu du. Aurrez aurreko jardunaldiak, goiz eta arratsaldeko saioetan, azaroaren 2an eta 3an burutuko dira UPV/EHUren Farmazia fakultateko ekitaldi aretoan eta Vitoria/Gasteizko Lakua-Arriaga osasun guneko Gorbeia aretoan.

Prestakuntza eman aldatzeko

Irailaren bukaeran Bilbok jaso zuen AREDA-k (Asociación de Redes Docentes y Asesoras) antolaturiko “Prestakuntza eman aldatzeko” lelopeko XII Prestakuntza sanitario espezializatuko tutore eta ikasketa-buruen topaketa. AUO-tik Eduardo Fernandez eta Juan Carlos Alonso, hurrenez hurren Ikasketa-burua eta ondokoa, joan ziren.