"Esker On 2019" ospatu du Arabako ESIk

Ekitaldi honen bidez, aurtengoak bere bosgarren edizioa du, Arabako ESIk omenaldia egiten die bertako profesionalei

Abenduaren 9an, astelehenean, Arabako ESIk eskerrak eman zizkien beren jarduerarekin gure erakundearen hazkundean eta hobekuntzan nabarmen lagundu duten langileei eta zerbitzuei.

Gainera, ESIko zuzendaritzak profesional eta proiektu aipagarrienak saritu zituen, mukururaino beteta zegoen AUO Santiagoren ekitaldi-aretoan. Jesus Larrañagak, Arabako ESIko Zuzendari kudeatzaileak, eskerrak eman zizkien beren konpromisoarekin eta lankidetzarekin Euskaliten kanpoko kontraste-prozesuan parte hartu zuten guztiei, bai Kudeaketa Aurreratuaren Ereduan, bai BIKAIN-Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren ebaluazio-prozesuan.

Jarraian, "Bor-bor" film laburraren bigarren zatia proiektatu zen. Bideo honekin hizkuntzen egungo egoera islatu nahi izan da, non hizkuntzekiko kontaktua, naturala eta beharrezkoa den eta zeinetan elebitasunaren elkarbizitza posible den.

Arabako ESIko Gabonetako Postalen Haur Lehiaketaren postal irabazlea ere ezagutzera eman zen, azaroan. 122 haurrek parte hartu dute. 11 urteko Jon Mardonesek egindako postal irabazlea aukeratu du Arabako ESIk Eguberriak zoriontzeko.

Arabako ESIren Lau Teilaturen bertsio maitagarriak eman zion amaiera ekitaldiari, joan den asteazkenean, abenduaren 4an, ESIk EiTB Maratoiaren 20. edizioari bere aletxoa eman zionean.

Euren ibilbidea amaitzen duten profesionalei errekonozimendua

Abenduaren 13an, ostirala, ospatu zen Esker On ekimenaren bigarren jardunaldian, 2019an Arabako ESIn euren ibilbidea amaitzen duten 143 profesionalei egindako lana omentzeko eta eskertzeko balio izan zuen aintzatespena egin zen.

Ongietorria Jesus Larrañagak egin zuen. Hitzaldi hunkigarria eman zuen, profesional horiek guztiek beren ibilbidean egindako lana eta ahalegina azpimarratuz.

Susana Rodríguez Carballeira Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko letradua izan zen jardunaldia girotzeko arduraduna, eta bertaratutakoak dibertitu egin zituen Arabako bizi-ohitura osasungarriei eta gastronomiari buruzko bakarrizketa batekin.

David Miguel Arabako ESIko Erizaintza Zuzendaritzako Prestakuntza eta Ikerketako albokoa arduratu zen bi jardunaldiak dinamizatzeaz.