Category: Barrukoa

Arabako Unibertsitate Ospitalean zainen barneko potasioa baliatzea

Joan den otsailaren 5ean, Erizaintza eta Medikuntzako Zuzendaritzei, zerbitzuetako buruzagitzei eta buruzagitza klinikoei zein erizaintzako gainbegiraleei AUOko anitza disziplinako lantalde batek prestatutako “Zain barneko potasioa era seguruan erabiltzeko” protokoloa bidali zitzaien.

Kafetxo bat euskaraz

Araba ESIk euskarazko harremanak indartu nahian beste ekimenen artean Euskara kafea eskeintzen da erakundeak osatzen duten bi ospitaletan. Otsailaren 23an hasi da Txagorritxu ospitaleko taldea eta abenduaren 14an izango du bukaera.

Araba ESIko Ezagutzaren Unitateko bilera GEU Elkartea eta Oihanederrekin

Araba ESIko Ezagutzaren kudeaketako Unitatea Formazioa eta Euskara Zerbitzua biltzen ditu. Unitate honen erreferentea, Rosa Valverde, euskara arloko profesionalez lagundurik, urtarrilaren 24an Oihaneder Euskararen Etxeko eta GEU Elkarteko dinamizatzaileekin bilera egin zuten, Motehermoso Jauregian.

Historia klinikoaren digitalizazioa

Informatikako zuzendariordetzatik gogorarazi nahi digute nola igorri behar diren dokumentuak artxibora digitalizatuak izateko eta historia kliniko elektronikoan txertatzeko. Gaur egun, oraindik dokumentu asko iristen dira, modu ez egokian edota eskas identifikaturik.