Tagged: Euskara
Euskararen presentzia ekitaldi publikoetan eta jardunaldietan
Araba ESIn gero eta pertsona gehiagok daukagu gaitasuna kalitatezko zerbitzua euskaraz emateko, hala ere, ohituretan eragin behar da. Hori dela eta, euskaraz ondo aritzeko eta ondo erabiltzeko Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Planaren hainbat adierazle, irizpide eta neurri azalduko dira hilean behin.
Euskararen oraina Araba ESIko 2018ko Kudeaketa Planean
Harreman hurbilak herritarren osasunean eragina du, horregatik Araba ESIk hizkuntzen bizikidetzari eta euskarari lotuta jarraituko du eta 2018ko Kudeaketa Plan estrategikoan jaso duen bezala sustatzen jarraituko da.
Araba ESIko Ezagutza Kudeaketa Unitatearen eta euskara erreferenteen arteko bilera
Joan den otsailaren 28an, Araba ESIko Ezagutza Kudeaketa Unitateak, erankundeko euskara erreferenteekin elkartu zen. Helburua, zentroetara zein unitateetara hurbiltzea eta euskararen erabilera II. Normalizazio Planaren difusioan eragitea zen.
Kafetxo bat euskaraz
Araba ESIk euskarazko harremanak indartu nahian beste ekimenen artean Euskara kafea eskeintzen da erakundeak osatzen duten bi ospitaletan. Otsailaren 23an hasi da Txagorritxu ospitaleko taldea eta abenduaren 14an izango du bukaera.
Araba ESIko Ezagutzaren Unitateko bilera GEU Elkartea eta Oihanederrekin
Araba ESIko Ezagutzaren kudeaketako Unitatea Formazioa eta Euskara Zerbitzua biltzen ditu. Unitate honen erreferentea, Rosa Valverde, euskara arloko profesionalez lagundurik, urtarrilaren 24an Oihaneder Euskararen Etxeko eta GEU Elkarteko dinamizatzaileekin bilera egin zuten, Motehermoso Jauregian.
‘5 minutuko pilulak’: Euskararen osasuna zainduz
Ezagutzaren Kudeaketaren Unitatean kokatua dagoen euskara zerbitzutik, bor-bor proiektuaren baitan sartzen den (Hizkuntzak piztu leloa bultzatuz) ekimenaren berri eman eta zabaltzea eskatu nahi dizuegu.
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren 2. alea sarean dago jada
UEU-Udako Euskal Unibertsitatearen eta OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen artean aurten egiten hasi den Osagaiz Euskal Herriko osasun-zientzien aldizkariaren 2. alea argitaratu da.
Iaz bezala aurtengoan ere, Mintzanet proiektua jarriko da abian
Mintzanet euskara internet bidez praktikatzeko aukera ematen duen programa da.
Euskararen Astea Araba ESIn
Osakidetzako Euskararen erabilera normalizatzeko Plana eta Araba ESIko Kudeaketa Planari jarraituz, ESIren estrategietan erabilera bermatze aldera, Araba Erakunde Sanitario Integratuak bigarren Euskararen Astea ospatzen du. Horretarako, Euskararen erabilera bultzatzea helburu duelarik, hainbat jarduera antolatu...













