Datu pertsonal sanitarioei buruzko artikuluen bilketa
Pertsonen Zuzendaritzak datu pertsonal sanitarioei dagokienez kontuan hartu beharreko artikulu garrantzitsu batzuk gogorarazi dizkigu.
Pertsonen Zuzendaritzak datu pertsonal sanitarioei dagokienez kontuan hartu beharreko artikulu garrantzitsu batzuk gogorarazi dizkigu.
Sail honetan adierazi moduan, osasun alorreko langileak zein osasun alorrekoak ez direnak hainbatetan egokiak ez diren sarbideak egin dituzte, eta egoera hori errealitate bat da osasun arlo osoan.
Historia Klinikoa oso da baliagarria, eta bereziki babestua dago; horrexegatik, sarbide honen erabilpen egokia egin behar da, bidezko helburu asistentziarekin. Sarbideak, kalterik edo zabalkunderik egin behar izan gabe, hutsegitea edo eta delitua suposa dezake.
Historia klinikoko datuak ezkutuko informazio pribatua dira, pertsonen intimitatearekin lotuak. Horrenbestez, pazienteen historia klinikora baimenik gabe sartzea arlo profesionaleko arau-hauste diziplinarioa izan daiteke, baita delitua ere sekretuak ezagutarazteagatik edota agerrarazteagatik.
Bateratutako Istorio klinikoa Osabide Global eta Osabide-AP programa informatikoen bidez, horretarako baimena duenari, ahalbideratzen dio pazienteen Historia Klinikorako sarbidea izatea.
Inolako justifikaziorik gabe historio klinikoan sartzeak zigorra eta espetxeratzea ekar lezake aurkikuntza-delituagatik eta zenbait kasutan sekretuak ezagutzera emateagatik.