Araba ESIk ongi etorria egin die 74 egoiliar berriei

Joan den maiatzaren 29an, asteazkena, AUO Santiagon Arabako Unibertsitate Ospitalean eta Araba ESIko Lehen Mailako Arretan  egonaldia hasiko duten profesionalei zuzendutako harrera ekitaldi berria ospatu zen

Guztira 74 egoiliar, espezialitate ezberdinetako 53 BAME, horietatik 16 familia medikuntza eta komunitariokoak, BAPE 1, BAFE 2, familia erizaintza eta komunitarioko 3 BAEE, Obstetrizia eta Ginekologiako 4 BAEE, eta Osasun Mentaleko 11 BAEE, hasi ziren gure erakundean espezialista moduan euren formazioa osatzeko. Gehiengoa emakumezkoak dira eta EAEgokoak, nahiz eta Estatuko beste erkidego batzuetatik ere badatozen, Gaztela Leon, Galizia, Andaluzia, Kanariar uharteetatik, baita beste lurralde batzuetakoak ere, horietatik 4 Italia, Singapur, Peru edo Ekuadorretik datozenak…

Ekitaldia Araba ESIko Zuzendaritzako kideen ongi etorriarekin hasi zen eta etorri berriei  gure erakundea aurkeztu zieten, honen iragana, oraina eta etorkizuna, harentzat hain funtsezkoak diren balioak, hala nola, profesioltasuna, humanitatea, jokabide etikoa, eraginkortasuna eta lankidetza. Ikasketa buruek, bestalde, euren irakas egituraren berri eman zieten eta Daniel Gurbindok, Bioarabako Berrikuntzako Unitateko Arduradunak, Araba ESIko ikerketen inguruan hitz egin zien eta Ikerketa Institutu Sanitario honek eskaintzen dizkien aukeren inguruan. Jardunaldiak, gainera, Mikel Sánchezen parte hartzea izan zuen, Osasun Saileko Ebaluazio, Ordenamendu eta Plangintza Sanitarioko zuzendaria.

Hainbat tutorek ere parte hartu zuten ekitaldian, eta horiek egonaldia lan inguru ziur batean suertatzen den bizi esperientzia bat dela azaldu zuten, non adiskide ugari egiten diren. Bide batez, azpimarratu nahi izan zuten asertibitatea, jarrera, hausnartze gaitasuna eta norberaren prestakuntza oso direla garrantzitsuak, baita egoiliar eta tutoreen arteko feedbacka. Errespetua, konfiantza, laguntasuna eta komunikazioa eguneroko lanean ezinbesteko giltza direla nabarmendu zuten  erakundeko langile guztien artean.

Alderdirik entretenigarriena egoiliar “zaharrenek” eskaini zituzten euren esperientzia eta bibentziak konpartitu baitzituzten. Pazienteekiko entzumen aktiboaren eta enpatiaren garrantzia azpimarratu zituzten. Beti ere, umiltasunetik. Bide batez, egoera larrietan zeinen garrantzitsua den umorea mantentzea eta eguneroko jarduera profesionaletik at euren buruengan denbora inbertitzea zeinen garrantzitsua den nabarmendu zuten. Gainera, euren esperientzia pertsonalean oinarrituta, gonbidatu zituzten edozein zalantzaren aurrean galdetzera jotzeko eta akatsetatik ikastera.

Jardunaldiaren amaiera Juanjo Menak egin zuen, Cincinnati May Festibaleko zuzendari nagusia, eta Espainiako Orkestra nazionaleko Zuzendari elkartua. Honek motibazioaren inguruko hitzaldia eskaini zien, eta bere karrera musikaleko bibentzia pertsonal eta profesionalen berri eman zien.

III Paula Ruiz de Gordoa Körner saria

Jardunaldiko unerik hunkigarrienetako bat Paula Ruiz Gordoa Körner saria ematea izan zen, 2016an hil zen hematologiako egoiliarraren omenez eskainitako saria. Sari honek urtero bere egonaldian ikerketa jarduera onena egin duen egoiliarra saritzen du. Aurten Arrate Rodríguez Quintana, Pediatriako 4.mailako egoiliarra saritu dute.

Argazki gehiago