Araba ESIko Loaren Unitateak Vitoria-Gasteizko II loari buruzko World Kafea antolatzen du

Loaren 2018ko Mundu Eguna

Toraxeko kirurgia eta Neumologia Espainiar Elkarteak (SEPAR) Sareko ikerketa biomedikoko zentroarekin batera (CIBER) eta loaren Espainiar Elkarteak (SES) biltzen dituzte nazio mailako loaren inguruko ikerlaririk onenak. ”II. Spanish Sleep Network World Cafe"a, Araba ESIko Loaren Unitate Funtzionalak antolatu du eta martxoaren 15ean eta 16an egin da Vitoria-Gasteizko Elorriaga Jauregian.

Loaren patologiaren garrantzia eta honek osasunean duen eraginaren garrantzia kontuan hartuta, bilera honek biltzen ditu loaren patologiaren maneiuan inplikatutako erakunde nagusiak, bai maila klinikoari dagokionez, baita ikerketa mailari dagokionez ere, datozen 5 urteetan Oinarrizko Ikerketa eta eremu horretako erabilgarritasunaren arteko Ikerketa traslazionaleko etorkizuneko lerroak ezartzeko asmoz.

Horretarako, jardunaldi honetako topic moduan Oinarriko Ikerketa zehaztu da, azken hau ulertzen da oinarrizko erreminten garapen, inplementazio eta aplikazio moduan, izan ere, loaren Medikuntzan medikuntza pertsonalizatu eta traslazionala ezartzea ahalbideratuko baititu.

Araba ESIko zuzendari Medikuak, Enrique Gutiérrezek, inauguratu duen jardunaldi hori hiru gai nagusitan egituratua dago: garapen teknologikoa, animalia eta zelula ereduak, zein biomarkatzaile eta patroi molekularrak. Sare kolaboratiboan lan egiteko sinergiak bultzatu eta sustatu nahi ditu bilera honek, horrela ikerketa taldeen arteko ekintza bateratuak garatzeko asmoz.

Bertaratuen artean, Hospital Clinic-eko ikerketako pertsonala, Barcelonako Unibertsitatekoa zein Valladolideko Unibertsitatekoak egon dira.

Carlos Egearen hitzetan, Araba ESIko loaren unitate funtzionaleko burua eta SEPARREko aireztatze ez inbaditzailea eta loaren Naziko koordinatzailearen hitzetan “bilera honen emaitzak gure herrialdeko loaren ikerketan bultzada esanguratsua suposatuko du”.