Araba ESIko Neumologiako erizainek Biriketako Fibrosi Idiopatikoan Praktika Kliniko Onen sari nazionala jaso dute

Joan den otsailean Neumologia Zerbitzuko erizainak “Biriketako Fibrosi Idiopatikoa duten pazienteen jarraipenerako kontsulta baten inplementazio-lanagatik” sarituak izan ziren Biriketako Fibrosi Idiopatikoaren Batzar Nazionalean (AIR- España), Madrilen

Biriketako Fibrosi Idiopatikoa gaixotasun minoritarioa da, 100.000 biztanleko 13 emakumezkoei eragiten die, eta batez besteko 20 gizonezkoei 10.000 biztanleko. Gaixotasun progresiboa da, ezintasunean uzten zaituena eta hilgarria, ohiko albeoloak joango dira fibrosidun ehunez ordezkatuz eta honek diagnostikoa egin eta 3 urteko epean pazientea heriotza eta arnas-gutxiegitasunera eramango ditu.

Egun tratamendu antifibrotikoak egon badaude, gaixotasunaren garapen naturala geldotzen dutenak, bizi-itxaropena 5 urtez handitzea suposatzen dutenak, medikamendu umezurtzak dira Osakidetzak diruz laguntzen dituena, albo kalteak sortzeaz libre ez daudenak, beraz, pazientea bere gaixotasunean sartzea tratamendura itsasteko giltza da.

Ezinbestekoa da pazienteari bere gaixotasuna azaltzea eta dituen tratamendu posibleak, aldeko eta kontrako ezaugarriekin, tratamenduaz zer espero duen jakitea, hitz egitea, entzutea, bere lehentasunak juzgatu gabe eta erabakiak hartzen laguntzea arrisku eta irabazi posibleetan.

Beraz, Neumologia Zerbitzuak erizaintzakoekin batera protokolo bat osatu zuen, gaixo hauen jarraipena egiteko, honako helburu hauekin:

  • Bere gaixotasuna eta emandako tratamendua argi eta garbi adieraztea, honek duen kostu sanitarioaren inguruan kontzientziatuz.
  • Tratamenduak eskaintzen dituen onuraz informatuaz, espektatiba errealistak sortzen lagunduaz.
  • Elkarrizketa giroa sortu, erabakiak hartzen laguntzeko eta dituen zalantzak argitzeko.
  • Pazientearen parte-hartze aktiboa.
  • Talde osoaren lankidetza: neumologo, erizain eta farmazeutikoak.

5 urte ondoren bere inplementaziotik emaitzak oso baikorrak dira, pazienteen %100ean kontrolatzera iritsiaz. Erizaintza kontsulta honen sorrera kalitate asistentzialaren hobekuntza jarraituari lagundu dio, Neumologia kontsultako baliabideak errentagarri bihurtuz. Kontsulta hau sortzen da pazienteen artean elkarrizketa giroa sustatu asmoz, honela, euren gaixotasuna, tratamenduaren itxaropenak ulertzen lagunduko die eta parte-hartzera bideratu.

Erizaintzako taldearen irisgarritasunari esker, paziente hauek informazio gehiago dute medikazioaren albo kalteen inguruan eta epe luzean tratamendu honekiko itsaspenaren inguruan.