Kategoria: Erizaintzako Zuzendaritza
"La OSI Araba es candidata a ser centro de excelencia en cuidados de enfermería"
Ha sido seleccionada junto a otras siete organizaciones del Estado para buscar la mejor atención al paciente.
Soraya Lezana, Araba ESIko Erradiodiagnostiko teknikaria, hezitzeko posterrik hobereneko saria
Soraya Lezana AUO Txagorritxuko Larrialdi Zerbitzuko Erradiodiagnostiko teknikariak eta Raquel Díaz, Miranda de Ebroko Santiago Apóstol Ospitaleko Erradiodiagnostiko teknikariak ere, 2017ko azaraoren 10tik 12ra bitartean Alcalá de Henaresen izan zen CIMERSEGRA Irudi medikoko eta Erradoterapiako I. Kongresuan hezitzeko posterrik hobereneko saria jaso zuten.
Osakidetzak nazioarteko Sariak jaso ditu Eskualdeetako Jardunbideko Oneko Sarien II. Edizioan
Araba ESIko Salburua Osasun Zentroko Bereizmen Handiko Erizaintzako Kontsultak eta Osakidetzako CareWell Proiektuak saria jaso dute herritarrei emandako zerbitzuen kalitatea hobetzen dutelako
Araba ESIk Medikamentuen Atxikidura eta Informazio Eguna ere ospatu nahi du
Medikamentuen Atxikidura eta Informazio Egunaren ospakizuna dela eta, Araba ESIko Farmazia Zerbitzuak pazienteak bere buruaren osasunaren ardura hartzera animatu nahi ditu. Horretarako, medikamentuak medikuak agindutako moduan har ditzaten sentsibilizatu nahi ditu.
Araba ESIko Neonatoen Unitateak ama-esnearen lehen emailea jaso du
Euskadiko Ama-esnearen Bankua, Galdakaoko Transfusio eta Ehunen Euskal Zentroan kokatua, urriaren 16an jarri zen martxan.
Araba ESIko Haur eta Gazteen Psikiatriako Unitateko instalazioen hobekuntza
Abuztuan eta irailean egindako lanei esker espazioak nahiko handitu dituzte, bide batez, haur eta bere familiakoen ongizatea areagotzeko balio izan du. Haur eta Gazteen Psikiatriako Unitatearen eraberrikuntza Psikiatriako Zerbitzuko langileek ere ilusioz jaso dute.
Araba ESIko Zainketa aringarriak, bokazioz integratzea
Pasa den urriaren 17ko asteartean AUO Santiagoko areto nagusia eszenatoki bihurtu zen Zainketa aringarrien Nazioarteko egunari buruzko jardunaldi berezi bat antolatzeko: “ELA gaixotasuna duen pazientearen eta bere familiaren arreta. Integrazioa bere zerbitzura”.
Jardunaldia: ”Atención al paciente con ELA y a su familia. La integración a su servicio”
Datorren urriaren 14an Zainketa aringarrien Nazioarteko Eguna ospatuko da mundu osoan. Hurrengo lemapean "Osasun eta Zainketa aringarrien estaldura unibertsala; ez utzi bertan sufritzen dutenak" zenbait ekarte publikok eta pribatuk prestakuntzako eta zabalkundeko saioak antolatzen dituzte eta ikuspegi asistentzial berritzailea eta klasikoa ematen diote aldi berean
Paziente ostomizatuaren Mundu Eguna ospatzen du Araba ESIk
Paziente ostomizatuaren Mundu Eguna ospatzeko asmoz Araba ESIko erizain estomaterapeutek eta Kirurgia Orokorreko taldea “Pon una bolsa en tu vida” kanpainan hartuko dute parte Gesto Proiektuaren bidez, aurten izango den hirugarren edizioan, hain zuzen ere.






