Kategoria: Erizaintzako Zuzendaritza

Araba ESIko Zain barneko Terapia Taldeak Euskal Herriko Erizaintzako X. Jardunaldian saria jaso du

Zain barneko Terapia Taldeak (ETI) aurkeztu zuen komunikazioari “Trombosis relacionada con los catéteres venosos centrales de inserción periférica (PICC) y factores de riesgo en pacientes onco-hematológicos” zeritzanari eman zioten ahozko komunikazio luzeko saria Bilbon maiatzaren 4an, izan zen Euskal Herriko Erizaintzako X. Jardunaldian.

Salburuako Osasun Zentroak Araba ESIko Erabakimen Azkarreko Erizaintzako lehen kontsulta sortu du

Araba ESIk, duela bi urtetik, proiektu aitzindari bat du Salburuako Osasun Zentroan: Erabakimen Azkarreko Erizaintzako Kontsulta, konplexutasun txikiko patologia akutu atzeraezinak artatzeko.
Kudeaketa-sistema eraginkorra izan da ekimena, eta oso harrera ona egin diote herritarrek; izan ere, osasun-arretaren irisgarritasuna hobetzeaz gain, dagokien erizainaren zerbitzu-zorroa herritarrei jakinarazteko aukera ere ematen du.

Araba ESIk haurren errehabilitaziorako gimnasio berria jarri du martxan AUO Santiagon

AUO Txagorritxuko eta Lakubizkarrako osasun zentroetan dauden guneak ireki ondoren, aste honetan AUO Santiagon dagoen haurrentzako gimnasio berriak bere jarduerak hasi ditu eta horrela, zentro honetako errehabilitazio gune berria osatu du. Iñigo Urkullu Lehendakariak inauguratu zuen joan den martxoan.