Loaren Unitatearen barruan Aurpegi-masailetako kontsulta propio bat jaio da
Araba ESIko Ahoko eta Aurpegi-masailetako zerbitzua kontsulta espezifiko batekin hasi zen urtarrilaren bukaeran Loaren Unitate Funtzionalaren barruan.
Araba ESIko Ahoko eta Aurpegi-masailetako zerbitzua kontsulta espezifiko batekin hasi zen urtarrilaren bukaeran Loaren Unitate Funtzionalaren barruan.
Mar Lopez Miralles Familiako Medikuntzako bigarren mailako egoiliar bat da Gasteizko Zabalgana osasun-zentroan.
Otsailaren 5ean parte hartu zuen Gasteizko Europa Jauregian izandako Hipertentsio Arteriala eta Arrisku kardiobaskularrerako Euskal Elkartearen (SOVASHTA) XVIII bileran.
2015. urteko azken egunean Maria Pilar Botella doktoreak erretiroa hartu zuen, lan-bizitza osoa neuropediatriari eman ondoren. Bilbon jaiotako emakume honek egoitza Sevillan egin eta gero, senarrarekin (neurologoa) bueltatu zen iparraldera. Han, ospitalea jaiotzean, Txagorritxun hasi zen lanean, hasieran mediku ondoko gisa eta geroago zerbitzuburu.
Araba ESIko ‘PET biopsia egiteko kita’ ikerkuntzako proiektuak lortu du 19 FIPSE laguntzetariko bat, eta estatu mailan aurkezturiko 98 proiektuen artean zazpigarren lekuan geratu da. Guztira 20.000 euroko laguntza jaso du proiektuak. Bertan parte hartu duten ikertzaileak hauek dira: Mª Angeles Gartzia Fidalgo, Erradiofisikako zerbitzuburua; Iñaki Tobalina, Medikuntza Nuklearreko ikasketaburua; eta Jesus Cortes eta Gaspar Sanchez, erradiofisiko ondokoak. Halaber, talde honek Bioef-en eta Araba ESIko Berrikuntza Batzordearen laguntza izan du.
Araba ESIko Amatasuneko Zerbitzuak otsailaren 2an hasi zuen jaioberriaren berehalako erdiondoko arreta, erditzeko aldean. Horrek esan nahi du haurraren bizitzaren lehengo bi orduetan amaren ondoan egongo dela, bien arteko larruazaleko kontaktua lehenetsiz.
Salamancako Ospitaleko zuzendari talde batek Araba Laborategi Zentrala bisitatu zuen pasa den otsailaren 4an. Ordezkaritzaren buru gerente eta zuzendari medikoa izan ziren. Beraiekin batera erizaintzako ordezkariak eta Analisi Klinikoak, Mikrobiologia eta Hematologiako buruak ere izan ziren.
Otsailaren 11tik aurrera, Araba ESIk ginekologia eta obstetriziako arreta emango die Zaballa espetxeko presoei. Ospitaleko ginekologo bat hilean behin joaten da espetxera, bertako emakumeei arreta emateko Osakidetzako edozein Emakumea Artatzeko zentrotan artatzen den bezala. Han beharrezko probak egiten dituzte, behar izanez gero, ekografiak barne.
Arabako Unibertsitate Ospitaleak (AUO) eta Gizarte Ongizaterako Foru Institutuak (FOFI) orain dela gutxi akordio bat sinatu zuten, Etxebideako egoiliarrei oftalmologiako arreta emateko. Zentro horrek ezgaitasun intelektuala duten pertsonak jasotzen ditu bere baitan.
Araba Erakunde Sanitario Integratuak (Araba ESI) martxan jarri du sistema bat ama eta jaioberria ospitaletik atera daitezen esleitutako pediatrarekin eta biontzat lehen azterketaren orduarekin; hau da, ordua emango diete dagokien pediatriako erizainarekin eta emaginarekin.
Loa, aireztatze mekanikoa ez inbaditzailea eta arnasako zainketa kritikoen Arnasako Espainiako Elkarteak (SEPAR) bultzatu du Arabako Unibertsitate Ospitalearen ekimen bat, loan bikaintasuna duten unitateen artean Burgoseko Unibertsitate Ospitalearen eta Marques de Valdecilla Unibertsitate Ospitalearekin online saio klinikoak sortzen dituena.