Kategoria: Zuzendaritza Medikoa

Jose Manuel Agud, erretiro lasai bat

Barne-medikuntzako nagusiak, Jose Manuek Agudek, 2016 urteari hasiera eman dio merezitako erretiro batekin besopean. Beti irribarretsu dagoen donostiar zuhur honek agur esaten dio Txagorritxuri, bertan 37 urtez osasun arloan lanak eman ostean.

Ordezkaritza kanariar batek bisitatu du Araba Laborategi Zentrala

Las Palmaseko Doctor Negrin Ospitaleko ordezkaritza kanariar batek bisitatu du Araba Laborategi Zentralaren egoitza, honen funtzionamendua eta kudeaketa-sistema ezagutzeko. Laborategiko arduradunak, Carmen Zugazak, bisitariei azaldu zien orain dela bost urte onartutako Laborategien Plan Zuzentzailea, eraginkortasun bat bilatzen duena Euskadiko laborategi guztiak sarean funtzionatzearen bidez.

Sebastian Gimeno, arraza handiko ginekologo bat

1997an lehen guardia egin zuen eta azkena pasa den abenduan. Data batetik bestera intentsitate handiko 40 urte pasa dira, baina baieztatzen du “berarentzat lana ez dela lana izan”. Gainera, irribarretsu esaten du profesional honek, 1975eko maiatzean Arana egoitzara heldu zena De Pablo doktoreak lagunduta, eta hemen herritartu zena.

Olatz Urbina, Bartzelonako Universitat Autonomako doktore berria

Olatz Urbina Bengoa gasteiztarrak, Santiago egoitzan lan egiten duen botikariak, pasa den azaroan, BUAren Medikuntzako Doktoregoa programaren barruan doktore titulua lortu zuen. Bere tesiaren izenburua hau izan zen: “Problemas relacionados con los medicamentos detectados en pacientes hospitalizados a través de una aplicación informática integrada en la orden médica informatizada”. Tesi horrek...

Ikerketa Klinikoaren Batzorde Etikoa AUO-ko Kardiologiarekin bildu da telemedikuntza proiektuaren jarraipena egiteko

Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoaren Batzorde Etikoa (IKBE) duela gutxi bildu da AUOko Kardiologiarekin, gure osasun-zentroko zerbitzu honek bultzatzen duen telemedikuntza-proiektuaren inguruan jarraipena egiteko. IKBEk sustatzen ditu onetsitako proiektuen jarraipena egiteko bisita horiek, ikerlariei dokumentazioa nola erabili eta nola artxibatu behar duten aholkatzeko. Bisitaren xede izan den ikerketak Valiosa du...

Luis Galera, gizon lasai baten erretiro merezia

Hirurogeita hamargarren hamarkadaren bukaeran Txagorritxu “ireki” zuenetariko bat da, eta orain, 38 urte geroago, erretiro merezia hartu du. Luis oso pertsona lasaia da, lankideek maitatzen dutena. “Oso pozik” eta “eskerrak emanez” doa, jaso dituen omenaldiengatik. Prestakuntza Madrilen, bere jaioterria, jaso eta egoitza Santanderren egin zuen. Lanpostua aukeratzeko orduan, zalantzan ibili zen...

Osakidetzak protokolo bat aktibatu du miokardioko infartuan jarduteko denbora murrizteko

Osakidetzak miokardioko infartu akutuaren protokolo bat jarri du martxan. Helburu nagusia da jarduteko denborak murriztea, eta, ondorioz, morbilitatea gutxitzea eta pazientearen bizi-itxaropena hobetzea. Lehen aldiz, dokumentu bakar batean definitu da Euskal Autonomia Erkidegoan gaitz honetan esku hartzen duten baliabide guztien jarduera koordinatua; eta modu argian zehazten du bide klinikoa, jarraibideak...