Kategoria: Zuzendaritza Medikoa

"La gente aquí se ha dejado la piel"

Araba ESIk eskerrak eman nahi dizkio El Correo-ri, Araba ESIko profesional eta zerbitzu eta unitate guztiak egiten ari diren lan eta esfortzu handiari buruz egindako erreportajeagatik. Eskertu nahi ditugu bai AUO Txagorritxuko, bai AUO Santiagoko, bai AUO Kanpo-kontsultetako, bai EAGko, bai Lehen Mailako Arretako profesional guztiak, koronabirusaren krisia dela eta egiten ari diren lanagatik. Eskerrik asko bihotz-bihotzez guztioi!

Gaixotasun Infekziosoen eta Mikrobiologia Klinikoaren Sozietateak (SEIMC) artikulu zientifiko bat argitaratu du, Arabako ESIko profesionalen diziplina anitzeko talde batek egina

Arabako ESIko Mikrobiologia Klinikoko, Medikuntza Intentsiboko eta Ospitaleko Farmaziako Zerbitzuek eta Farmazia eta Teknologia Farmazeutikoko Arloak eta UPV/EHUko Ekonomia Aplikatuko Sailak egin dute azterlan hori, eta joan den urrian argitaratu zuten hileroko buletinean.