Paziente onkologikoen urteroko bilera AUOn
AUOko Eguneko Ospitale Onkohematologikoak, laugarren urtez jarraian, bilera bat antolatu du paziente onkologikoekin, senideekin eta Minbiziaren Kontrako Elkarteko boluntarioekin.
AUOko Eguneko Ospitale Onkohematologikoak, laugarren urtez jarraian, bilera bat antolatu du paziente onkologikoekin, senideekin eta Minbiziaren Kontrako Elkarteko boluntarioekin.
Abenduaren 1ean, AUOn hasiko dira erabiltzen pazienteak identifikatzeko eskumutur korporatibo berriak. Horiei esker, pazienteak identifikatzeko sistemak hobera egingo du, eta halaber, sistema ezartzeak dakar inprimagailuak zenbait puntutan jartzea: harrera nagusia, larrialdietako harrera, eguneko ospitalea, proba osagarrien aldea, eta abarrean.
Datorren astean Euskararen Astea ospatuko dugu AUOn.
Azaroaren 18an izan zen biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoaren mundu eguna. Batez ere, tabakismoak sortzen du 40-80 urte bitarteko pertsonen %10ri eragiten dion gaixotasun hau. AUO-ko Pneumologia zerbitzuak Gasteizko erdialdean jarri zuen karpa bat, eskatzen zutenei espirometriak egiteko, eta gainera, Txagorritxu egoitzan hitzaldi bat eman zuen.
Arabako Unibertsitate Ospitaleak azaroaren 11 eta 12an egin zuen Prestakuntza Sanitario Espezializatuari (PSE) dagokion auditoria. Hiru auditorek egindako behin-behineko emaitzak adierazten du emaitza oso positiboa izan dela. Horrela, goraipatzen du zuzendaritza taldea, Ikasketa-burua, Irakaskuntza Batzordea eta AUO-ko tutoreen konpromisoa gradu-ondoko prestakuntzarekin.
Duela gutxi, Arabako Unibertsitate Ospitaleak (AUO) presio-ultzerak prebenitzeko mundu eguna ospatu zuen. Ultzera horiek pazientearen segurtasuneko arazo larri bat dira, bizitza arriskuan jarri eta errekuperazio luzatu baitezakete. Osakidetzaren ustez, prebentzioa pazientearen segurtasuneko estrategia barruan kokatzen da.
AUOko Kardiologia Zerbitzuak inplantatuak ditu kablerik gabeko lehen lau taupada-markagailuak. Bere garaian jakinarazi genuen bezala, AUOko Txagorritxu aitzindari izan da, Espainiako zazpi ospitalerekin batera, teknologia hori erabiltzen. Minimoki inbaditzailea da, eta, gainera, infekzio- eta hematoma-arriskua murrizten du.
AUOk makillatzeko tailer bat jarri du martxan onkologiako pazienteentzat, Txagorritxu egoitzan. Pasa den urrian hasi, eta hilabeterik behin egingo da. Izan ere, esperientzia hau aitzindaria da euskal osasun publikoan.
Ana González-Pintok zuzentzen duen psikiatriako ikerkuntza-taldeak zentroen arteko ikerketa berritzaile bat burutu du, hain zuen, ‘e-Enseñanza y desarrollo de un programa psicoeducativo basado en la evidencia en primeros episodios psicóticos’ izeneko ikerketa, estatuko beste 5 zentrorekin batera (Valentziako INCLIVA Fundazio Klinikoa, Bellvitge-ko Unibertsitate Ospitalea, Bartzelonako Clinic Ospitalea, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Valentziako Unibertsitatea. Pertsona batek lehen aldiz gertakari psikotiko bat jasaten duenean, kezkatuta sentitzen da, bai gertakariak dakarrenagatik bai nahasmenduari berari buruzko informazio faltagatik
Galdera.- Nork bultzatu zintuzten Best in Class sarietara aurkeztera? Erantzuna.- Aurkeztu ginen nahi genuelako Estatuko gainontzeko psikiatriako zerbitzuekin alderatu gure kalitate klinikoa eta kudeaketakoa. Horrela, sarien ebaluazioetan islatuta geratzen diren akats eta trebetasunetatik ikasi nahi genuen. G.- Zein izan zen zuen proiektua? E.- Psikiatriako zerbitzua bereizi zen etengabeko hobekuntza planagatik,...