Kategoria: Zuzendaritza Medikoa

Paziente kritikoaren segurtasuna

Medikuntza Intentsiboko Iparraldeko Elkarteak azaroaren 19an egin zuen 38. bilera, non AUO-ko Santiago egoitzako 80 profesional izan ziren. Mahaia hauek osatu zuten: presidenteak, Alejandro de la Sernak, eta AUOko arduradunek, Alberto Manzano, Fernando Fonseca eta Sebas Iribarren-ek.

Erradiofisika, zerbitzu ez oso ezagun bat

Fisika medikoaren espezialitatea orain dela urte asko sortu zen, pazienteen diagnostikoa eta tratamendua lantzeko. XIX. mendearen amaieran erradioaktibitatea eta X izpiak aurkitu izana da arreta-esparru horren jatorria. Garai hartan, jadanik hasi ziren isotopo erradioaktiboekin lanean, tumoreak tratatzeko. Lehen Mundu Gerran, berriz, izpiak erabiltzen ziren soldadu zaurituek metraila-lesioak non zituzten ikusteko. 20ko hamarkadan, fisikariak dagoeneko lanean ari ziren ospitale handietan.

Psikiatria zerbitzuak heste-flora eta depresio nagusian bere eginkizunari buruzko ikerketarekin jarraitzen du

Fase pilotuko erreklutamendua bukatu ostean, Psikiatria Zerbitzuak erabaki du jarriatzea heste-flora eta depresio nagusian bere eginkizunari buruzko ikerketa-lerro interesgarri eta berritzailearekin. Ikerketaren helburua da batetik, alterazioak identifikatzea mekamismo inflamatorioan depresio nagusia duten pazienteen odol periferikoko laginetan, eta bestetik, identifikatzea buruko gaixotasun larri horren jatorria eta eboluzioan izan dezaketen hesteko bakterien eginkizuna.