Marian Garcia Fidalgok, Araba ESIko Fisika Medikoa eta Babes Erradiologikoko Zerbitzuburua, parte hartu zuen “Osasuneko ikerketa eta berrikuntza Euskadin” jardunaldian
Biozientziak goraka ari den sektorea. Euskadin urtean % 10 hazkundea du.
Apirilaren 26an, Innobasqueren astearteak esparruaren barruan izandako “Osasuneko ikerketa eta berrikuntza Euskadin” jardunaldiak balio izan zuen ezagutarazteko berrikuntzarekin eta osasunarekin erlazionaturiko hainbat proposamen. Horretarako aukeratu zuten eszenatokia Bilboko Ledo eraikina izan. Guztira, 150 pertsona baino gehiagok hartu zuen parte ekitaldian.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Ikerkuntza eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaria den Maria Agirreren eskutik izan zen jardunaldiaren abiapuntua. Hizlari horrek azaldu zuen osasun arloan Ikerkuntza eta Berrikuntzako 2020 Estrategia eta honen lerrokatzea RIS3 Euskadirekin.
Horretaz gain, Agirrek azpimarratu zuen 2020 estrategia dela osasun sistemak osasun arloko garapenari eta biozientziei egiten dien ekarpena bideratzeko modua. Izan ere, Biozientziak dira lehentasunezko helburu bat Euskal Herriarentzat.
Jardunaldian, Maria Agirrerekin batera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Ikerkuntza eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaria, hauek ere parte hartu zuten: Azucena Castro, OWLeko Zuzendari Nagusia; Marian Garcia Fidalgo, Araba ESIko Fisika Medikoa eta Babes Erradiologikoko Zerbitzuburua; Daniel Nagore, Progenikan B+Gko Zuzendaria; Arkaitz Carracedo, CIC bioGunen Ikerbasqueko Ikerkuntzako Irakaslea, eta Roberto Bilbaok, BIOEF Euskal Biobankoko Zuzendari Zientifikoa.
“Compartiendo buenas prácticas de investigación e innovación en salud” izeneko atalean, Azucena Castrok, OWLeko Zuzendari Nagusiak, gai honi buruz hitz egin zuen: “Gibel koipetsua, gaixotasun arrunt bat: diagnostiko ez inbaditzaile berri bat”
Geroago, Marian Garcia Fidalgok hitz egin zuen irudiek gidatutako biopsiak egiteko gailuari buruz, PET tresneria zein TAC tresneriarekin. Patentatzeko bidean dagoen gailu horrekin gutxituko da ziztaden kopurua biopsian, eta halaber handituko dira zehaztasuna eta doitasuna.
Daniel Nagore, Progenikan B+Gko Zuzendaria, hurrengoa izan zen hitza hartu zuena, azaltzeko hesteetako gaixotasun inflamatorioetan eta erremautologiakoetan terapia biologikoen monotorizazioa.
Arkaitz Carracedok, CIC bioGunen Ikerbasqueko Ikerkuntzako Irakasleak, azaldu zuen nola sortu minbiziaren inguruan ikerkuntza talde traslazional bat.
Azkenik, Roberto Bilbao, BIOEF Euskal Biobankoko Zuzendari zientifikoa, mintzatu zen berrikuntzaren bidez zerbitzuak hobetzeko Biobankoak sortutako produktuei buruz.
Iturria: Innobasque