Osaraba

AUO-k kudeaketa plana aurkeztu du

Orain dela gutxi, Arabako Unibertsitate Ospitaleak (AUO) 2015eko Kudeaketa Plana aurkeztu du. Plan horren helburuak hauek dira: bateratzea, kalitatea eta antolakuntza asistentziala hobetzea eta langileen eta funtzionatzeko gastuaren kontrola.

AUO-k bi komunikazio aurkeztu ditu aurretiko borondateen kongresuan

Arabako Unibertsitate Ospitalea (AUO) Aurretiko Borondateen Mundu Mailako Biltzarrean presente egon da intensibista eta gure ospitaleko Etika Asistentzialeko Batzordearen presidentea den Iñigo Alvarez de Toledo-ren bi komunikaziorekin. Topaketa hau bi urterik behin izaten da, eta hurrengoa Alemaniako Munichen izango da irailean.

'Ospitalerako ipuinak',Osatzeko modu bat

'Ospitalerako ipuinak' AUO Arabako Unibertsitate Ospitaleko irakasle  Ana García de Motiloak sortutako proiektua ondo pasatze soiletik harantzago doa: prozesu asistentzial askotan, ipuinok laguntza terapeutikoa dira ospitale honetan egotera behartuta dauden haurrentzat. Esan dezakegu ipuinek pazientea osatzen edo haren gaitza leuntzen laguntzen dutela.

Osakidetzak parte hartzen du EHU-ko udako ikastaroetan

Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak eta UPV/EHU-ko Udako Ikastaroen Fundazioak sinatu dute lankidetza- hitzarmen berri bat. Horren ondorioz, 2015eko ikastaroen artean Osakidetzak diruz lagunduko du “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” prestakuntza zikloa.

AUO gizarte-sareetan  

Pasa den martxoaren 16an AUOko ‘Osaraba’ hamabostekariaren lehen aldea jaio zen. Argitalpenak langileen goraipamenak jaso ditu, Komunikazio zerbitzutik benetan eskertu egiten ditugunak.

Arabako Call Centerra berritu dute

Pasa den martxoaren 16an martxan jarri zen Arabako Call Centerra Lakua-Arriagako osasun-zentroaren barruko kokaleku berri batean. Deiak jasotzeko zentro honek orain badu zerbitzuak behar duen besteko lekua.
Kokaleku horretan elkarri ez entzuteko isolatutako 18 postu jarri dira, herritarrei zerbitzu hobe bat emateko.
Oskidetzako Call Center korporatiboak bi urte daramatza martxan, eta handik saiatu egiten dira euskal osasun publikoaren erabiltzaileen zenbait beharrei erantzun eraginkor bat eta modu ez presentzial batean ematen.
Jarduera nagusietariko bat ordua eskatzeko telefono bidezko arreta da, beste batzuk ere egiten badituzte ere; besteak beste, bularreko minbizia garaiz detektatzeko programa zabaltzen laguntzea, edo Euskadiko teleasistentzia zerbitzuarekin koordinaturik (Beti on) menpekotasun duten pazienteei ordua eskatzea. Ezin dugu ahaztu aholku sanitarioari pazienteak bereizteko zerbitzua