Araba ESIko San Martin Osasun Zentroko 25. urteurrena
Ekainaren 10ean, San Martin osasun zentroak 25 urte bete zituen. Ospakizuna Vitoria-Gasteizko Udaletxeko eraiki berriaren ekitaldi-aretoan izan zen, osasun-zentroaren ondoan, hain zuzen ere.
Ekainaren 10ean, San Martin osasun zentroak 25 urte bete zituen. Ospakizuna Vitoria-Gasteizko Udaletxeko eraiki berriaren ekitaldi-aretoan izan zen, osasun-zentroaren ondoan, hain zuzen ere.
Pasa den maiatzaren 28an, larunbata, Judimendiko Tokiko Osasun Sareak ospatu zuen jai bat, bere lehen ekintzari amaiera emateko. Sare horretan Araba ESIko Olagibel osasun zentroak ere parte hartzen du.
12 eta 13 urte arteko ia 7.400 gaztek ez erretzeko konpromisoa hartu dute, Osasun Sailaren eta Osakidetzaren Kerik Gabeko Gelak ekimenaren bidez. Gaur sariak eman dizkiete 2016ko ikasgela irabazleei eta Araban, Osasuneko sailburuorde Guillermo Viñegrak banatu du saria, Artium museoan, Gasteizko Egibide Nieves Cano ikastetxeko DBHko 1.A gelari.
Araba ESIk bat egiten du, datorren asteartean, Tabakorik gabeko Mundu Egunean bukatu den Kerik gabeko XVII. Astea ospatzearekin. Ekimen horrekin, ESIk berretsi nahi du tabakoaren aurkako eta aztura osasungarriak dituen gizarte baten aldeko konpromisoa.
‘SaludComiendo’ izeneko jarduera kokatzen da IAPartylarizu (Ikerkuntzako jarduera parte-hartzailea) Ikerkuntza Komunitarioaren Proiektuaren barruan. Hain zuzen, proiektu hori 2009tik aurrera egiten da, Araba ESIko Olarizu Lehen Mailako Arretako Unitatean.
Pasa den martxoan, Izaskun Antunezek, Zabalganako osasun-zentroko erizaina, ‘Bizitza osasuntsuaren azturei buruzko tailerra’ eman zuen. Euskara hutsean eman zen tailerra auzo horretako HLHIko 5. mailako 48 umeentzat izan zen. Hartan, saiatu ziren partaideak euren elikadurarekin konpromisoa hartzen, besteak beste, gosari on baten eta osasuntsu jatearen abantailei, kirola egiteren garrantziari eta eskuen higieneari buruz hitz eginez.
Adolfo Delgadori, Araba ESIko Arretako Integrazioko Zuzendaria, egin diogu elkarrizketa, gaur, apirilaren 12a, ospatzen baita "Lehen Mailako Arretaren Eguna"
Euskara Batzordearen baitan, eta Salburuako mediku baten proposamenari esker jaio zen Lehen Mailako Arretan interes handiko proiektu bat: Egun on, Araba. Txapelketa honetan, Osakidetzaren Euskara Planaren arabera, euskaraz arreta gehien eman duten zentroek jaso dute aitortza bat.
Duela gutxi Araba ESI izan zen Donostian izandako Osakidetzako pazientearen segurtasunari buruzko IV Jardunaldian. Han, Isabel Ibañezek, San Martin osasun-zentroko familia-medikuak, eta Ainhoa Quintanak, Araba Unibertsitate Ospitaleko farmazialariak, ponentzia bat aurkeztu zuten farmaziako kontziliazioari buruz.
Pasa den urtarrilaren 12an, Lakua-Arriagan Integrasarearean talde eragileak izan zuen bilera. Talde hori hauek osatzen dute: ESI-en integrazioaren zuzendariek, Zuzendaritza nagusiko Integrazio eta Prestakuntza zerbitzuko kideek, Kronikgunek eta Innobaskek.