Erizainak praktiketan
Guztira Erizaintzako Unibertsitate Eskolako lehen mailako 81 ikaslek praktikak egin dituzte Arabako zenbait osasun zetrotan.
Guztira Erizaintzako Unibertsitate Eskolako lehen mailako 81 ikaslek praktikak egin dituzte Arabako zenbait osasun zetrotan.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Foru Aldundiak Gasteizeko Armentia Garaian abian jarri dute Egoitza Soziosanitarioko Unitate bat, gaixotasun kronikoek behar dituzten zainketak emateko helburuaz.
AUO-Txagorritxuko endoskopiako erizain talde batek lortu du ahozko komunikazioaren lehen saria ikerketa-proiektu honekin: “Evaluación de la eficacia y seguridad de la administración de la lidocaína en spray en las esófago-gastro-duodenoscopias: ensayo clínico aleatorio”.
Arabako Unibertsitate Ospitaleko Jaioberrien Zerbitzuko erizain talde batek parte hartu zuen maiatzean Sevillan izandako Jaioberrien Erizaintzako V Kongresuan. Data horietan ere izan zen Jaiotza inguruko Medikuntza eta Neonatologiako XXV Kongresua.
Duela gutxi Gasteizen izandako Kirurgia Bariatrikoaren Kongresuak izan zuen Erizaintzarako atal berezi bat, eta gainera, garrantzi handiarekin. Arabako Unibertsitate Ospitaleko bost profesional aritu dira urte osoan zehar jardunaldiak antolatzen, osasuneko arlo garrantzitsu horretan erizainen lanari buruzko eztabaida egiteko.
Kongresu honen prestaketan buru belarri lanean aritu diren erizainak hauek dira:
- Blanca Serrano, Nutrizioko kontsultako erizaina
- Miren Fernandez de Gobeo, 2. Solairuko ebakuntza-gelako gainbegiralea
- Oiane Martin, Nutrizioko erizaina
- Carmen Elvira Gómez-Miranda, Endokrinoko kontsultakoa
- Remedios Hilera, 2. B eta C-eko gainbegiralea
AUO-k lan hauek aurkeztu zituen: Blanca Serrano-ren “Kirurgia bariatrikoaren zirkuituan erizainaren lanari” buruzko komunikazio bat; Nutrizio, Ebakuntza-gela eta ospitaleratze zerbitzuen beste komunikazio bat, “Ebakuntza egin aurretik pisua galtzea: dieta versus baloi intragastrikoa” izenekoa; beste bat “Ospitaleratu eta ABU-ko alta jaso arte kirurgia bariatrikoaren prozesuan sartuta dauden profesionalek dituzten arriskuen pertzepzioa”; eta azkena “Kirurgia bariatrikoaren osteko zainketak eta aholkuak”.
Gainera, Batzorde zientifikoko kideen, Estíbaliz Cristóbal eta David Miguel, laguntza jaso zuten, ahaztu gabe AUO-ko lankide guztiena.
Kongresuaren egitaraua egiteko erreferentziako ospitaleekin jarri ziren harremanetan kirurgia aurretiko eta ondoko dietei, ebakuntza gelako eta orokorrean kirurgia bariatrikoaren zirkuituan erizainaren lanari buruz hausnartzeko.
Besteak beste, Bartzelona, Madril, Sevilla eta Iruñeko profesionalak egon ziren kongresuan, non ponentzia garrantzitsuenetariko batek aztertu zuen psikologoaren lana diziplina askotariko prozesu asistentzial honetan.
Pazienteekin mahi-inguru bat ere antolatu zuten, zeinean David de Jorge sukaldariak parte hartu zuen bere kasua azaltzeko.
Talde hauen eguneroko lana nutrizioko kontsultan hasten da. Han ikerketa egiten dute inkonpatibilitateak baztertzeko. Hori dela eta, garrantzia handia dauka dietari buruzko inkesta on bat egiteak, azturen heziketarekin hasteko, eta disponibilitatea ona bada, zehazten da nor den hautagaia itxaron-zerrendara pasatzeko ebakuntzaren zain.
Hala ere, erizainek aipatzen dute kirurgia prozesuaren zati bat dela. Era berean aitortzen dute pazienteak zailak direla maneiatzeko, bestelako patologiak izan baititzakete. Hori dela eta, beharrezkoa da profesional guztien hobekuntza-ekintzak eta nutrizioaren inguruko hezkuntza bat. Azkenik, garrantzi handikoa da gero kontrolak eta aztura onak mantentzea.
Erizainen asistentzia-lana funtsezkoa da pazienteen atentzioan. Trebezia behar da zenbait langintzatarako. Hori da presio-ultzeren kasua.
Martxoaren 27an martxan jarri zuten AUOren Insomnioaren Unitatea; hor ariko dira Loaren Unitate Funtzionaleko eta Psikiatria Zerbitzuko profesionalak. Aurrendaria da estatuan pazienteen kudeaketa-esperientzia hau, eta balioko du herritarren %16ren osasun-arazoei aurre egiteko, nahiz eta %8k bakarrik kontsultatzen dioten medikuari. Hala, prozesuak arindu eta kontsultarteko asko saihestuko dira.