Kategoria: Zuzendaritza Medikoa

Soraya Lezana, Araba ESIko Erradiodiagnostiko teknikaria, hezitzeko posterrik hobereneko saria

Soraya Lezana AUO Txagorritxuko Larrialdi Zerbitzuko Erradiodiagnostiko teknikariak eta Raquel Díaz, Miranda de Ebroko Santiago Apóstol Ospitaleko Erradiodiagnostiko teknikariak ere, 2017ko azaraoren 10tik 12ra bitartean Alcalá de Henaresen izan zen CIMERSEGRA Irudi medikoko eta Erradoterapiako I. Kongresuan hezitzeko posterrik hobereneko saria jaso zuten.

Araba ESIk Marie Curie jaio zeneko 150. urteurrena ospatu du

Pasa den azaroaren 7an Araba ESIko Fisika Medikoaren Zerbitzuak Fisika medikoaren Nazio arteko eguna ospatu zuen Marie Curie zientzilariaren jaiotzatik 150 urte bete direlarik, bere bizitzari eta lorpenei buruzko hitzaldi-omenaldi bat antolatuta. Izan ere, Europa Jauregian egin zen ekitaldian Arabako Hezkuntza zentroetako Batxilergo zientifiko eta teknologikoaren 340 ikasletik gora joan zen bere irakasleek lagunduta.