Etiketatze: Psikiatria

Psikoheziketaren garrantzia lehen gertakari psikotikoetan

Ana González-Pintok zuzentzen duen psikiatriako ikerkuntza-taldeak zentroen arteko ikerketa berritzaile bat burutu du, hain zuen, ‘e-Enseñanza y desarrollo de un programa psicoeducativo basado en la evidencia en primeros episodios psicóticos’ izeneko ikerketa, estatuko beste 5 zentrorekin batera (Valentziako INCLIVA Fundazio Klinikoa, Bellvitge-ko Unibertsitate Ospitalea, Bartzelonako Clinic Ospitalea, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Valentziako Unibertsitatea. Pertsona batek lehen aldiz gertakari psikotiko bat jasaten duenean, kezkatuta sentitzen da, bai gertakariak dakarrenagatik bai nahasmenduari berari buruzko informazio faltagatik

“Bide onetik goaz”, ziurtatzen du González-Pinto doktoreak

Galdera.- Nork bultzatu zintuzten Best in Class sarietara aurkeztera? Erantzuna.- Aurkeztu ginen nahi genuelako Estatuko gainontzeko psikiatriako zerbitzuekin alderatu gure kalitate klinikoa eta kudeaketakoa. Horrela, sarien ebaluazioetan islatuta geratzen diren akats eta trebetasunetatik ikasi nahi genuen. G.- Zein izan zen zuen proiektua? E.- Psikiatriako zerbitzua bereizi zen etengabeko hobekuntza planagatik,...

Psikiatria zerbitzuak heste-flora eta depresio nagusian bere eginkizunari buruzko ikerketarekin jarraitzen du

Fase pilotuko erreklutamendua bukatu ostean, Psikiatria Zerbitzuak erabaki du jarriatzea heste-flora eta depresio nagusian bere eginkizunari buruzko ikerketa-lerro interesgarri eta berritzailearekin. Ikerketaren helburua da batetik, alterazioak identifikatzea mekamismo inflamatorioan depresio nagusia duten pazienteen odol periferikoko laginetan, eta bestetik, identifikatzea buruko gaixotasun larri horren jatorria eta eboluzioan izan dezaketen hesteko bakterien eginkizuna.

PSIKIATRIA ZERBITZUAREN IKERKETA, ERDITZE-OSTEKO DEPRESIOARI BURUZ

Erditze-osteko depresioak %10eko prebalentzia izaten du, eta ondorio deletereoak ez dira bakarrik amarengan agertzen, umearengan ere agertzen dira; gainera, haren garapen fisikoa, soziala eta kognitiboa atzeraraz ditzake. Horregatik, Europako Batasunaren ustez, garrantzi handikoa da hain patologia inportantea prebenitzea emakumeen arretarako zentroetatik hasita eta diziplina askotako ikuspegiarekin.

AUO-ko psikiatriako ikerketako talde berria

Arabako Unibertsitate Ospitaleak (AUO) badu psikiatrian ikertzaile talde berri bat, interes bereziko hogei lan ildo inguru garatzen duena. Ana González-Pinto doktoreak zuzentzen du nazioarte mailan erreferentea den punta-puntako zerbitzu hau. Zenbaki honetan gainetik aurkezten ditugu pertsonak eta proiektuak, geroago ikertzaileen jardueran sakontzeko konpromisoarekin. Monika Martínez-Cengotitabengoa. Farmaziako Dk. CIBERSAM-eko doktoratu ondoko...