Kategoria: Zuzendaritza Medikoa

Araba ESIk haurren errehabilitaziorako gimnasio berria jarri du martxan AUO Santiagon

AUO Txagorritxuko eta Lakubizkarrako osasun zentroetan dauden guneak ireki ondoren, aste honetan AUO Santiagon dagoen haurrentzako gimnasio berriak bere jarduerak hasi ditu eta horrela, zentro honetako errehabilitazio gune berria osatu du. Iñigo Urkullu Lehendakariak inauguratu zuen joan den martxoan.

Esku Higienearen Munduko Eguna ospatzen du Araba ESIk

Maiatzaren 5eko ostiralean Esku Higienearen Munduko Eguna ospatu zen “Bizitzak salbatu: garbi itzazu eskuak” izenburupean. Esku Higienea, profesional sanitarioek mikroorganismo higagaitz orokorren zabalpena saihesteko neurririk eraginkorrena da; gainera, oso erraza eta koste baxukoa izanik bizitzak salbatzen laguntzen du. Aurten, esku higienaren praktika hobetzea izan da kanpainaren helbururik behinena, horiek horrela,...

Araba ESIk BGBKren Mundu Eguna ospatu zuen

Pasa den azaroaren 16an izan zen Biriketako Gaixotasun Buxatzaile Kronikoaren Mundu Eguna. EPOC tabakoari lotutako gaixotasuna dugu hau bronkioetatik aire pasatzea eragozten duena. Izan ere, Estatuko heriotzaren kausen artean laugarren eragilea eta desgaitasunaren hamargarrena dugu.