Neurozientzien Erizaintzako Kongresuan saritutako Araba ESIko erizainak
AUO Santiagoko Neurologia Unitateko erizainak diren Elena Folguera, Amaia Gómez de Balugera, Sandra Pérez, Beatriz Soraya, Estitxu Marín eta Ángela Méndez saritu dituzte komunikazio hobereneko posterrarekin Kanariar Uharteetako Las Palmasen. Izan ere, maiatzean izan zen Neurozientzien Erizaintzako Espainiako Elkartearen XLI Kongresuan eman zieten saria.






