Kategoria: Portadan

Bizikletaren erabilpena dela eta, Araba ESIk “2017ko Mugikortasun Jasangarriaren Saria” jaso du

Gasteizko Bizikleteroak, “Bizikletaren XVI. astea” egiten ari direla eta “Mugikortasun Jasangarriaren Saria” eman die Araba ESIko Lehen Mailako Arretako langileei, alegia, etxeko arreta eskaintzen dutenei eta lekuz aldatzeko garraiobide moduan bizikleta erabiltzen dutenei; langile horiek gure hiria osasungarriagoa izatea ahalbideratzen dute.

Araba ESIko Familiako eta Komunitateko egoiliarrek ikerketa lanak aurkeztu dituzte

Pasa den maiatzaren 10ean, asteazkenean, AUO Santiagon ospatutako ekitaldian, Familiako eta Komunitateko BAME eta BAEk ikasturte honetako ikerketa lanak aurkeztu zituzten. Ezagutzera emandako zazpi lanek asistentzia hobetzea zuten helburu, horretarako, zenbait arlo jorratu zuten: INR-ren hauskortasuna, diabetikoen giltzurrun gutxiegitasuna, BBB-en helduen prestakuntza, aurreratutako demetzia duten pazienteak arintzeko kodeketaren garrantzia edo osasun...

Araba ESIk pasa den ostiralean Ospitaleratutako Ume Eguna ospatu zuen

Araba ESIk maiatzaren 12an AUO Txagorritxuko sarrera nagusian Ospitaleratutako Ume Eguna ospatu zuen ingresatuta dauden umeei musuak eta puxikak botaz. Menudos Corazones Fundazioak 150 ospitale baino gehiagotan sustatu du ekimen hori. maiatzaren 13an Ospitaleratutako Ume Eguna egiten da, horrela, erabaki zuten Europako Biltzarrean orain dela hiru hamarkada adin txikikoei zuzendutako...

38. Kardiologiako Erizaintza Kongresuan Araba ESIko profesionalak saritu dituzte

Araba ESIko Kardiologia Zerbitzuko María Natalia Gutiérrez González eta Blanca Esther Aguayo Esgueva erizainak nahiz Maitane Nanclares Ingelmo eta Patricia Gil Armentia, kardiologoak komunikaziorik hobereneko saria jaso dute 38. Kardiologiako Erizaintza Espainiako Elkartearen Kongresuan. Bileran Kardiologiako Erizaintzari dagozkion berritasunak aurkeztu zituzten non espezializatuago den erizaintza bideratzeko garrantzia agerian utzi zuten....

Araba ESIk 2017ko Kudeaketa Plana aurkeztu du

Araba ESIk egun hauetan 2017ko Kudeaketa Plana aurkeztu du. Plan berriaren helburuen artean, kalitatearen hobekuntza eta antolamendu asistentziala, funtzionamendu eta pertsonaleko gastuaren kontrola eta integrazioa aintzatesten dira. 2017ko Kudeaketa Planak Osakidetzako lerro berriak, Kontratu Programa, 2016ko Kudeaketa Plana, Araba ESIko II World Cafen bildutako informazioa eta beste dokumentu korporatiboak ere...