Euskadiko Osasun Arloko Administrarien 1go Jardunaldia egin du Araba ESIk
Jardunaldi hau “Lan isilia kalitatezko arreta eskaintzeko” lelopean ospatu zen joan den ostiralean, azaroaren 23an, AUO Santiagon.
Jardunaldi hau “Lan isilia kalitatezko arreta eskaintzeko” lelopean ospatu zen joan den ostiralean, azaroaren 23an, AUO Santiagon.
Araba ESIaren eta Arabako Errioxako ESIaren barruan dauden emakumeak pasa den astean hasi ziren emaginaren kontsultan proba egiteko gonbidapenak jasotzen; lehen fase honetan 440 izango dira.
Ikastaro hau sortzen da osasun profesionalak jaioberrien eta pediatriako BBBren (bihotz-biriketako berpiztearen) inguruan hezteko helburuaz, egun indarrean dauden gidetan oinarritutako eredu teoriko-praktikoen, simulazioen eta megakodeen bidez.
AUO Txagorritxuko azeleragailu zaharra ordezteko lanak direla-eta, azaroaren 19tik aurrera, paziente batzuek txanda berri batean jasoko dute tratamendua, eta beste batzuk –aldez aurretik jakinaraziko zaie-, Donostiako Onkologikora eramango dituzte bertan trata ditzaten.
Taldeak Euskadiko Erizaintzako Laguntzaileen (TCAE) VI. Jardunaldian aurkeztu zuen bere komunikazioa, Araba ESiko erizaintzako laguntzaileen parte-hartze altua azpimarratu behar da. Topaketa Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregian egin zen joan den urriaren 23an, eta bertan 400 profesional inguru bildu ziren.
Medikamentuen Atxikidura eta Informazio Egunaren ospakizuna dela eta, Araba ESIko Farmazia Zerbitzuak pazienteak bere buruaren osasunaren ardura hartzera animatu nahi ditu. Horretarako, medikamentuak medikuak agindutako moduan har ditzaten sentsibilizatu nahi ditu.
Urriaren 27an, Araba ESIko 80 profesionalek jardunaldi honetako IV. jardunaldian parte hartu zuten AUOko Neumologia zerbitzuak antolatzen duena.
Joan den ostiralean, urriaren 26an, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko ekitaldi-aretoan, "Parte Hartu: gure ideiak eta esperientziak partekatzea, hazteko" jardunaldia egin zen, eta bertan, Zuzendaritza Batzordearen aurrean hautatutako 5 ideia onenak aurkeztu ziren.
Onko-hematologiako pazienteak eta haren familiakoak astean behin tailer honetara etortzen dira; bertan bizitzen ari diren prozesuari lotutako emozioak adierazi eta integratu ditzakete.
Urriaren 25ean, ostegunean, XIX. Bioarabako Ikerkuntza eta Berrikuntza Jardunaldiak izan ziren, Araba ESIko ikertzaileen, Euskal Herriko Unibertsitatearen, osasun arloko I+D+i enpresen eta herritarren arteko foroa.