2018ko Kudeaketa plana aurkezten du Araba ESIk
Plan berriaren helburu nagusien artean aurkitzen dira: antolakuntza eta kalitate asistentziala hobetzea, funtzionamendu eta pertsonalaren gastuaren kontrola eta integrazioa.
Plan berriaren helburu nagusien artean aurkitzen dira: antolakuntza eta kalitate asistentziala hobetzea, funtzionamendu eta pertsonalaren gastuaren kontrola eta integrazioa.
Joan den ostiralean, apirilaren 13an, Lakua-Arriagako formazio gelan topaketa bat egin zen Osasun Sailak eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak aurkeztutako Lehen Mailako Arretako Estrategiari buruzko dokumentua aztertzeko.
Araba ESI joan den apirilaren 12an, IV. Ate Irekien Jardunaldia egin zuen etorkizuneko egoiliarrei gure erakundea erakusteko, euren espezialitatea eta tokia aukeratu baino lehenago.
Teknologia berriak profesionalei hurbildu asmoz, proiektuen garapenean laguntza posibleak eta ideia sorkuntza sustatu asmoz, Berritantak saioek beste ziklo bati hasiera eman nahi diote. Horrela enpresak edo pertsona erreferenteak gonbidatuko dituzte euren ezagutza partekatzeko eta euren aplikazioak gure eremuan arakatzeko.
Pasa den martxoaren 2an, Araba ESIko farmazialariak bere doktoretza tesia arrakastaz defendatu du eta horrela lortu du Farmazia doktoretzaren titulua cum laude Euskal Herriko Unibertsitateko Medikamentu edo sendagaien ebaluazio eta Ikerketa doktoretza programaren baitan.
AUO Txagorritxuko eskola-gelako ikasleek, kurtsoko bigarren hiruhilekoan, Eguzki Sistemaren inguruko horma-irudi handi bat egin dute.
Atzo asteartez, martxoaren 27, Gasteizek izena eman zuen “Euskaraldia: 11 egun euskaraz” ekimenean. Atxikitze hori argazki baten bidez irudikatu zen Oihaneder Euskararen Etxean bildu ziren guztiekin; bertan Araba ESI egon zen Gasteizko beste erakunde eta gizarte eragileekin batera, eta horrela, proposamen horrekiko bere konpromisoa erakutsi zuen.
Joan zen martxoaren 8an Giltzurrunaren Munduko Eguna ospatu zela eta, ALCER Euskadi fundazioak Europako Jauregian solasaldi bat egin zuten Isabel Jimenok, nefrologoa, eta Mª Ángeles Vicentek, endokrinologoa, gidatua, biak Araba ESIko profesionalak.
Martxoaren 12tik apirilaren 16ra osasun zentroak “Artegorrian ” erakusketa kolektiboa hartzen du bere baitan; Ekitaldi honen helburu nagusia herritarrak odola ematera animatzea da.
2017ko azaroan osasun zentroak “establezimendu lagunkoia” izateko konpromisoa hartu zuen, ekimena "Piztu zure auzoa: Ibilbide seguruak" programaren baitan sartzen da.