Araba ESIn dauden Barruko Mediku Egoiliarrei (BAME) buruzko ETBko erreportajea
Pasa den uztailean, ETBk erreportaje bat egin zuen Arabako Unibertsitate Ospitalean prestakuntza hasi duten barruko mediku egoiliarrei buruz.
Pasa den uztailean, ETBk erreportaje bat egin zuen Arabako Unibertsitate Ospitalean prestakuntza hasi duten barruko mediku egoiliarrei buruz.
Abuztuaren 1etik 7ra artean 170 herrialdetan baino gehiagotan Amarengandiko Edoskitzearen munduko astea egingo da mundu osoko umeen osasuna bultzatu eta hobetzeko asmoz.
Araba ESIko profesionalek urte osoan zehar lanean dihardute umeak hazteko onurak frogatu dituen estilo hori sustatu eta garatzeko.
Jesús Larrañaga, ESI Arabako Zuzendari kudeatzaileari elkarrizketa El Correo Álava-n uztailaren 24an.
Sobradillo doktoreak BGBK arloko komunikazioa onenaren saria jaso zuen, pasa den ekainean, Granadan izandako Neumologia Elkarte espainiarraren 49. Kongresuan.
Osasun Ministerioak ofizialki jakinarazi dio Araba ESIri irakaskuntzako egiaztagiria AUOko Endokrinologia eta Nutrizio zerbitzuarentzat, urtean egoiliar bat jasoko duena. Eduardo Fernandez, Ikasketaburua, Gonzalo Maldonado, zerbitzuburua, eta gainontzeko taldekideak pozik agertu dira lorpen horregatik.
Neumologia eta Toraxeko Kirurgia Elkarte espainiarrak saria eman zion Carlos Egea doktoreari, CPAP BOTTOM UP. Estudio de mejora de calidad asistencial’ izeneko proiektuaren ikertzaile nagusia izan baita. Saria emateko zeremonia izan zen, 2016ko ekainaren 10etik 13ra, Granadan izandako SEPAReko 49 Kongresu Nazionalaren amaieran.
Pasa den ekainaren 21ean, AUO Txagorritxun izan zen ‘Psoriasia eguneratzeari buruzko eztabaida-foroa’, Victoria Almeidak, Araba ESIko Dermatologiako zerbitzuburuak, koordinatuta.
Araba ESIko Ekonomiaren Kudeaketako taldeak jaso zuen poster komunikazio onenaren saria, Cuencan ekainaren 9tik 11ra izandako Osasuneko Administrarien Elkartearen estatuko 5. Kongresuan. Hara joan ziren lankide batzuk, Araba ESIko Administrazio eta Zerbitzuetako langileen izenean
Ekainaren 10ean, San Martin osasun zentroak 25 urte bete zituen. Ospakizuna Vitoria-Gasteizko Udaletxeko eraiki berriaren ekitaldi-aretoan izan zen, osasun-zentroaren ondoan, hain zuzen ere.
Ekainaren 13, 14 eta 15 artean Araba ESI DNV enpresako hiru profesional talde batek auditatu zuen Txagorritxu eta Santiago egoitzetan ISO 9001:2008. Araubideari jarraituz egiaztatutako prozesu batzuen jarraipena egiteko asmoz.