Araba ESIk harremanak izan ditu Japonekin
Kenji Sanada doktoreak, Tokioko Showa Unibertsitateko irakaslea, urte batez lan egin du Araba ESIko Psikiatria zerbitzuan, Ana González-Pinto doktorearen zuzendaritzaren menpe ikerkuntza egiten.
Kenji Sanada doktoreak, Tokioko Showa Unibertsitateko irakaslea, urte batez lan egin du Araba ESIko Psikiatria zerbitzuan, Ana González-Pinto doktorearen zuzendaritzaren menpe ikerkuntza egiten.
Atzo, Europa Jauregian aurkeztu zen interbentzio komunitarioko proiektu horren irudiak jasotzen dituen bideoa. Proiektuaren helburua da bizitza osasuntsuaren ereduen praktikak sustatzea eta adinekoei ezagutaraztea auzoak euren bizitzaren kalitatea hobetzeko baliabideak.
Internacional Diabetes Centerek (IDC) ematen duen Donnell D. Etzwiler International Scholar nazioarteko saria jaso du. Sari hori, irailaren 10ean, Munichen eman zioten Diabetesari buruzko Nazioarteko Simposium izenekoan, hain zuzen ere.
Ospitalera ailegatu zen magia Pediatria Zerbitzuan ingresatutako umeen onerako.
Vitoria-Gasteizko Medikuntzako Irakasle Unitateak, atzo, irailaren 13an egin zien harrera-ekimena Arabako ESIko Medikuntzako ikasleei (laugarren, bosgarren eta seigarren mailakoak) Txagorritxuko areto nagusian. Horrela, ESIko dekano eta zuzendaritza taldeko ordezkariak nahiz ikasle multzo handi bat bildu ziren harrera-ekimena aurrera eramateko.
Guiomar Perez de Nanclares doktorea eta bere taldea (Osakidetza / Ikerkuntza eta Berrikuntza Sanitarioaren Euskal Fundazioa) dirua biltzen ari dira pseudohipoparatiroidismoari buruzko proiektu zientifikorako, Crowdfundingeko ekimen baten bidez.
Irailaren 1 eta 2an, EHU-UPVko Udako Ikastaroen barruan egin zen “Jarrera arduratsua eta ikerkuntza klinikoan eraginkortasuna” izeneko ikastaroa.
Behe Erdi Aroan sortu ziren lehenengo ospitaleak, baliabiderik gabeko pertsonei laguntza emateko zentro gisa, non etxea, bazkaria eta ohea ematen zizkieten. Gasteizko hiribilduan, hain zuzen, Santa Maria Ospitalea eta San Lazaro Ospitalea - Casa de La Magdalena zeritzotena- ezarri ziren.
Nahiz eta duela gutxi AUOko mediku guztiei agur-gutun bat idatzi nien, orain egoki iruditu zait zerrenda handitzea eta Araba ESIko lagun guztioi idaztea.
“PET irudiaren bidez gidatutako biopsiaren gailua” izeneko proiektuak lortu du sartzea Harvardeko Medikuntzako Fakultatearen laguntzarekin, Massachusetts Institute of Technology (MIT) and Institute for Medical Engineering and Sciences (IMES) erakundearen IDEA2 GLOBAL berrikuntzako aholkularitza programan.