Kategoria: Ekonomia-Finantziako Zuzendaritza

AUO Santiagon eskaner berri bat

Urtarrilean AUO Santiagon martxan jarriko dute TK eskaner berri bat. Hari esker, emaitza klinikoak maximizatuko dira, eta berriz, erradiazio-dosiak minimizatuko dira. Tresna horrek badu dosiak kudeatzeko sistema bat, miaketa bakoitzean ematen den erradiazioaren kantitatea jakitea ahalbidetzen duena. Horrela, erradiazio bakoitzean % 25 aurreztu daiteke, eta era berean, azter daiteke maila...

Gamarrako Eskolako ikasleek bisitatu dute Txagorritxuko sukaldea

Gamarrako Ostalaritza Eskolako 15 ikaslek bisitatu zuten duela gutxi Txagorritxuko sukaldea, hirugarren urtez. Bisita horren helburua da ikasleek instalazioak ezagutzea eta ikustea nola kudeatzen den tamaina honetako sukalde bat. “Interesatzen zaie ikustea nola daramagun kontratazioaren kudeaketa, dietak, egutegiak, zerbitzuaren antolakuntza” azaltzen du Pablo Olartek, sukaldeko taldeburuak.

TXAGORRITXUKO SUKALDEA PIL-PILEAN

Arabako Unibertsitate Ospitaleko Txagorritxu egoitzako sukaldea notizia izan da, 2014an argitaratutako “Ospitaleko sukaldea” argitalpena lortzeko zorian izan delakoa mundu mailan sukaldeko liburu onenaren saria. ‘Gourmand’ izeneko erakundeak ematen ditu sariak eta berak aukeratu zuen gure argitalpena hautagaien artean. Aurten ekainaren 9an eman zituen sariak Txinan.