Category: Barrukoa

Euskaraberriak

Euskarari dagokionez, 2. Hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko ezohiko deialdi baten izena ematea hasiko da urriaren 25ean. Era berean, 2017-2016 ikasturteko 2. bigarren lauhilekoan euskara ikasteko deialdian parte hartzeko epea urriaren 24an hasiko da.

Botika-preskripzioaren PRESBIDE sistema ezarri da zahar-egoitzetan

Araba ESIko eremuko zahar-egoitzek ezarrita dute Osakidetzako botika-preskripzioaren PRESBIDE sistema. Horrela, ia erabat desagertu egin da paperezko errezetak erabiltzea, eta egoitza hauetako egoiliar guztiek dute informatizatuta tratamendu aktiboa. Horri esker, segurtasunaren arriskuak nabarmen murritzen dira.

Europa mailako osasun-sistemetako HOPE trukaketa-programa

HOPEk truke-programaren 36. edizioa antolatuko du 2017an, eta maiatzaren 15etik ekainaren 9ra egingo da. HOPE Ágora eta programaren ebaluazioa ekainaren 12tik 14ra egingo dira, baina oraindik ez da zehaztu non izango den. Aurten jorratuko den gaia hau da: “Organisational innovation in hospitals and healthcare”.